92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Bete dadin abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea, zeinaren bidez jorratu baitzen Nafarroako Ehizari eta Arrantza, aditzera ematen da ezen hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Etxauriko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Beraskoain, Zabaltza, Arraitza, Ubani eta Izurtzu.

Etxaurin, 2019ko apirilaren 25ean.–Ehiza barrutiaren titularra, Etxauriko Udaleko alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L1905675