92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGIARRETA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Egiarretako Kontzejuak, 2019ko martxoaren 22an egin zen batzarrean, hasiera batean 2019ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra eta bere betearazpenerako oinarriak onetsi zituen, legez eskatutako gehiengoarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legeak eta beste indarreko legeek diotenez.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 5/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, txostena hamabost egun baliodunean egongo da ikusgai, Udaletxearen eta Kontzejuaren iragarki oholetan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko du. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Egiarretan, 2019ko martxoaren 22an.–Kontzeju-burua, Joaquin Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L1905978