92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Aditzera ematen da 2019ko apirilaren 26tik ekainaren 7ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2019ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banketxe-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko ekainaren 7an kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan

Oltza Zendean, 2019ko apirilaren 26an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1905707