92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

32E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana. Horren bidez, adinekoen arloan elkartegintza sustatzeko, autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatu eta boluntarioak izateko dirulaguntzen 2019ko deialdia onesten da. DDBN identifikazioa: 447191.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluan ezartzen denez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Halaber, xedatzen du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen. “Bermatu gabeko prestazioak” izeneko II. eranskinean, 17. puntuan, adineko pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak ezartzen ditu, eta xedatzen du baliabidearen helburua adineko pertsonen autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak bultzatzea eta horiek garatzen dituzten entitateen elkartegintza sustatzea dela.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei aplikatzekoa zaien araubide juridiko orokorra ezartzen du, onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko helburua duten kasuetarako. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, honakoa joko da norgehiagokatzat: dirulaguntzak emateko aurkezten diren eskaerak alderatzea, lehentasunaren arabera ordenatzeko, oinarri arautzaileetan eta deialdian ezarri diren balorazio irizpideei jarraituz, eta irizpide horien arabera balorazio onena lortzen duten eskaerei dirulaguntza adjudikatzea, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe. Salbuespenez, oinarri arautzaileetan hala aurreikusiz gero, dirulaguntzetarako bideratu den gehieneko zenbateko osoa dirulaguntzaren onuradun diren entitateen artean hainbanatzea proposatuko da.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren, eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eskumenak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoa eta juridikoa ikusita, argi dago deialdi hau onestea egokia eta interes publikokoa dela eta deialdia eta oinarri arautzaileak legezkoak direla.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia onestea, bai eta foru agindu honen I., II., III. eta IV. eranskin gisa jasotako oinarri arautzaileak ere.

2. 1.196.420 euroko gastua baimentzea, 2019ko gastuen aurrekontuko honako partida hauen kargura:

AURREKONTUKO PARTIDA

URTEA

ZENBATEKOA

920005 93100 4819 231B35 PFEZaren %0,7ko funtsa. Zaharren elkarteak.

Funtzionamendurako dirulaguntzak

2019

546.420,00

920005 93100 4819 231B36 PFEZaren %0,7ko funtsa. Zaharren elkarteak.

Programetarako dirulaguntzak

2019

650.000,00

Programetarako dirulaguntzetarako baimendutako zenbatekotik (650.000 euro) 590.000 euro erabiliko dira “Programen garapena” modalitaterako (III. eranskina) eta beste 60.000 euro, berriz, “Boluntarioak” modalitaterako (IV. eranskina).

“Boluntarioak” modalitaterako (IV. eranskina) aurreikusitako zuzkiduratik 20.000 euro erabiliko dira klub, adinekoen elkarte edo federazioen boluntarioen jardueretarako eta beste 40.000 euro, berriz, adinekoentzako boluntarioen programak egiten dituzten boluntarioen entitateentzat.

Dirulaguntzei buruzko Legearen Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu partidetan aurrekontu erabilgarri gehiagorik badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitako zenbatekoak handitzen ahalko dira.

3. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau igortzea Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentroari, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Foru agindu honen aurka, administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2019ko martxoaren 29an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA

Adinekoen arloan elkartegintza sustatzeko, autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatu eta boluntarioen gauzatzeko dirulaguntzen 2019ko deialdiaren oinarri arautzaileak

1.–Xedea eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei, irabazi-asmorik gabeak izanda helbidea Nafarroan dutenei, dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea du xede 2019ko ekitaldiko deialdi honek, elkartegintzako oinarrizko jarduketen eta autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programen garapena eta boluntarioak izatea susta daitezen.

Halaber, xedea da gizarte ekimeneko eta gizarte zerbitzuen arloko boluntarioen entitateek egiten dituzten boluntarioen programei dirulaguntzak ematea.

Dirulaguntza horien bidez, aipatu entitateen proiektuak bultzatu nahi dira, adinekoen eta zahartzaro aktiboaren behar berariazkoei erantzunen dieten ekintzak sustatzeko; orobat, pertsona horien bizitza independentea eta mendekotasunerako prebentzioa.

1.2. Modalitateak.

Deialdi honen ondorioetarako, dirulaguntzen hiru modalitate ezartzen dira:

a) Elkartegintza sustatzea (langileak eta/edo funtzionamendua).

b) Programa garatzea (prestakuntza bizitzaren eta bizitza aktiboaren eta produktiboaren jarduerak).

c) Boluntarioak.

2.–Entitate onuradunak.

2.1. Klubak, adinekoen elkarteak eta federazioak eta beste entitate batzuk.

Irabazi-asmorik izan gabe Nafarroako Foru Komunitatean helbidea izan edo lurralde ordezkaritza duten entitateak izan daitezke dirulaguntza hauen onuradunak, adinekoen arloan soilik esku hartzen badute eta elkartegintzako oinarrizko jarduketak, autonomia bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak eta/edo boluntarioak izatea garatzen badituzte gizarte zerbitzuen esparruan.

Aurreko paragrafoaren ondorioetarako, honako hauek joko dira entitatetzat:

a) Beren estatutuen arabera, berariazko helburua adinekoen arloan aritzea duten klubak, adinekoen elkarteak eta federazioak.

b) Beste entitate batzuk: adineko pertsonentzat berariazko programak bakarrik garatzen dituzten entitateak.

Honako hauek izanen dira dirulaguntzaren xedeko bazkideak entitateentzat: 65 urtetik gorako pertsonak, erretiro aurreratua duten pentsiodunak, baliaezintasunaren ondoriozko pentsiodunak eta haien ezkontide edo izatezko bikotekideak, betiere azken horiek lanean ez badaude.

2.2. Boluntarioen entitateak.

Gizarte zerbitzuen eremuko gizarte ekimeneko entitate horiek boluntarioen programa garatzen dute adinekoen arloan, nahiz eta arlo horretan berariaz esku hartzen ez duten. “Boluntarioen” modalitatean (IV. eranskina) parte hartuko dute.

Ezin izanen dira onuradun izan adinekoen egoitzak edo adinekoei ostatua emateko beste baliabide batzuk, adinekoentzako eguneko zentroak eta tokiko administrazio publikoak, ezta horiei lotuta edo horien mende dauden entitate, erakunde edo sozietateak ere.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrak.

Aurreikusitako modalitateetako edozeinetan parte hartu nahi duten entitateek baldintza hauek izanen dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistro ofizialean inskribatuta egotea.

b) Sozietatearen helbidea edo lurralde ordezkaritza Nafarroako Foru Komunitatean izatea. Hori oinarri honen 3.a) atalean aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

c) Irabazi-asmorik ez izatea.

d) Erakundearen xedea adinekoei lotuta eta horiei bakar-bakarrik zuzendutako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan, “Boluntarioen” modalitaterako dirulaguntza eskatzen duten boluntarioen entitateak izan ezik.

Erakundearen estatutuen arabera, boluntarioen entitateen helburuetako bat izatea gizarte-boluntarioei zuzendutako edo lan horri lotutako jarduerak egitea, edo boluntarioen lanak egiten dituzten entitateen erroldan inskribaturik egotea (ekintza boluntarioko entitateen errolda onesten duen Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 13ko 306/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen errolda hori).

e) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

f) Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortzea.

g) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

h) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira baldintza guztiak, eta, orobat, dirulaguntza jasotzen duen jarduerak irauten duen bitartean.

4.–Eskaerak aurkeztea.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Entitate interesdunek eskaera aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu diren ereduen araberakoa, eta horri Nafarroako Gobernuko instantzia orokorra erantsiko diote. Ereduak interesdunen eskura egonen dira Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalea, 7) eta erakunde beraren web-orrian.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 30 egun naturaleko epean aurkeztu beharko da eskaera.

Eskaerak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Erregistroan (González Tablas kalea 7, 31005 Iruña) aurkeztuko dira, edo, bestela, telematikoki (ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuaren bidez sortu eta arautu zen Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, posta bulego baten bidez edo indarrean dagoen administrazio prozedura erkideari buruzko araudian ezarritako tokietan.

Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi hau arautzen duten oinarriak onartzea.

4.2. Entitate eskatzaileek aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra, modalitate batean edo bestean aurkeztu:

a) Elkartearen edo entitatearen estatutuak.

b) Kasuan kasuko erregistroan inskribatu izanaren aitorpena.

c) Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzeko agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

e) Ordainketa transferentzia bidez egiteko eskaera.

f) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak emana, agerrarazten duena ezen ez entitateak, ez administratzaileek edo ordezkariek ez dutela dirulaguntzen onuradun izateko debekurik urratzen. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

g) Ordainketa aurreratua eskatzeko, entitateek banku-agiri batzuk aurkeztuko dituzte, non agertuko baita foru agindu hau argitaratu aurreko bi hilabeteetako banku-kontuek izan duten batez besteko saldoa. Boluntarioen entitateei dagokienez, IV. eranskinaren 4.2 oinarrian aipatutako dokumentazioa aurkeztuko dute.

h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hiru hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

i) 2019rako dirulaguntzaren eskabidea, ezarritako eredu ofizialaren araberakoa:

–Sustapen, programa eta boluntarioen eskabidea.

–Klubak, adinekoen elkarteak eta federazioak.

–Beste entitate batzuk.

–Boluntarioen eskabidea, boluntarioen entitateentzat.

j) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, dirulaguntzaren eskaerarekin batera, I. eranskin honen hamahirugarren oinarrian araututa dagoen gardentasun-betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ez dago a), b), c), d) eta e) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharrik, baldin eta Foru Komunitateko Administrazioko organoek eman behar badute horien ziurtagiria edo Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira (dokumentu horietan aldaketarik egon ezean).

4.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezean, instrukzio organoak entitate interesdunari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzendu ditzala, eta adieraziko dio horrela egin ezean haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarri bezala.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa edo informazio osagarria eskatzen ahalko du edonoiz, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak zorrotz betetzen direla frogatzeko ere.

5.–Antolamendua, instrukzioa eta ebazpena.

Deialdi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, dirulaguntzak emateko prozedura antolatu eta instruitzeko eginkizunak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Programen eta Dirulaguntzen Kudeaketaren Atalari esleitzen zaizkio. Oinarri hauetan “instrukzio organoa” aipatzen delarik, atal horretaz ari da.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du laguntzak emateko prozedura ebazteko eskumena.

6.–Dirulaguntzak emateko prozedura, baloratzeko arau orokorrak eta lehentasunak.

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak erkatuz, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Modalitate bakoitzerako eskaerak aparte baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko dokumentuetan ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Eskaerak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko, lehentasun hauek ezarri dira:

Baloratzeko eta ebazteko orduan, “Elkartegintza sustatzea” modalitateko eskaerek izanen dute lehentasuna, ondoren “Boluntarioak” eta, azkenik, “Programak garatzea” modalitatekoek.

“Elkartegintza sustatzea” modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztirakora iristen ez badira, soberakin hori “Programak garatzea” modalitaterako baimendutako zenbatekoari gehituko zaio.

“Boluntarioak” modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztirakora iristen ez badira, soberakin hori “Programak garatzea” modalitaterako baimendutako zenbatekoari gehituko zaio.

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena zein bere modalitaterako eginen da, lortutako puntuazioaren eta aurrekontuetan dagoen diruaren arabera, kontuan harturik aurreko oinarrian ezarritako lehentasunak. Horretarako, dokumentuetan ezarritako arauak erabiliko dira, kontuan hartuta betiere “Elkartegintza sustatzea” modalitateko esleipena behin betikoa izanen dela eta “Boluntarioak” modalitateko dirua esleitu aurretik eginen dela. Amaitzeko, “Programak garatzea” modalitatea baloratu eta esleituko da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzeko, modalitate bakoitzerako aurreikusitako gehieneko dirulaguntza eta eskatutako zenbatekoa hartuko dira aintzat.

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko diru zenbatekoa, guztira, aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoaren aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira modalitate bakoitzean.

8.–Antolamendua, prozeduraren ebazpena, jakinarazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Instrukzio organoak egindako ebazpen proposamenak ikusita, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaileak dirulaguntzak esleitzeko ebazpena emanen du.

Ebazpenak entitate interesdunei jakinaraziko zaizkie eta entitate eskatzaileen eskaerak ezesteko, ez onartzeko eta ukatzeko aintzat hartutako oinarriak adieraziko dira, baita dirulaguntza jasotzen duten entitateak ere, lortutako puntuazioarekin batera. Dirulaguntza emanez gero, helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta dirulaguntza justifikatzeko modua eta epea zehaztuko dira.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, ematen diren dirulaguntzen gaineko ebazpenak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren iragarki-taulan (González Tablas kalea 7, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuko dira. Argitalpen horretan deialdia, dirulaguntzak aurrekontuko zer kredituri egozten zaizkion, onuradunak, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua adieraziko dira.

Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, entitate interesdunek eskaera ezetsi dela ulertzen ahalko dute. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

9.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen den beste edozein laguntzarekin. Hala ere, dirulaguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan entitate onuradunak egin gogo duen jardueraren kostua baino handiagoa, bakarrik edo dirulaguntzaren xedeko jarduerak izan litzakeen beste dirulaguntza, laguntza eta diru-sarrera batzuekin edo baliabide propioekin batuta.

10.–Dirulaguntzaren ordainketa.

Kasu guztietan, dirulaguntza ordaindu ahal izateko, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuak ezartzen dituen betebeharrak bete beharko dira.

Arau orokor modura, irabazi-asmorik gabeko entitateei edota horien federazio, konfederazio edo elkarteei gizarte ekintzako proiektu edo programak finantzatzeko ematen zaizkien dirulaguntzetan ordainketa aurreratua eginen da, baldin eta diruz lagundutako jardueraren gauzatzea aldi baterako finantzatzeko baliabide nahikorik ez badute eta inguruabar hori behar adina frogatzen badute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluak ezarritakoarekin bat.

Aurrerakinak modu honetan ordainduko dira:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera.

b) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi zatitan ordainduko da: lehenbizikoa, dirulaguntza emateko ebazpena sinatzearekin batera, eta hurrengoa edo hurrengoak, aurretik ordaindutako zenbatekoari dagokion exekuzioaren justifikazio ekonomikoa egin ondoren.

Dirulaguntzaren aurrerakinaren beharra frogatu ez duten entitateentzat, ordainketa eginen da jarduera egin dela justifikatu ondoren, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 32. artikuluan ezarritakoarekin bat.

11.–Dirulaguntzaren justifikazioa.

11.1. Dirulaguntza ordainketa aurreratu baten bidez jasotzen duten entitateek eman zaien dirulaguntzaren justifikazio ekonomikoa aurkeztuko dute, urteko abenduaren 31 baino lehen.

11.2. Gastuak justifikatu ondoren, dirulaguntza jasotzen duten entitateek dirulaguntzaren justifikazio ekonomikoa aurkeztu beharko dute uneko abenduaren 1a baino lehenago.

Justifikazio ekonomikoak honako agiri hauek izan beharko ditu:

a) Aurkezpen egunera arte gauzatutako dirulaguntzaren xedeko kontzeptuei egozten zaizkien gastuen zerrenda. Honako hau zehaztuko da: agiri zenbakia, kontzeptua, igorlea, data eta zenbatekoa. Bi agiri mota egonen dira:

–“Elkartegintza sustatzea” eta/edo “Programak” eta/edo “Boluntarioen” gastuen zerrenda klub, adinekoen elkarte eta federazioentzat eta beste entitate batzuentzat.

–“Boluntarioen” gastuen zerrenda boluntarioen entitateentzat.

b) Fakturak eta ordainagiriak, zerrendan deskribatutako gastuei dagozkienak. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Entitatearen legezko ordezkariaren zinpeko aitorpena gehituko da, non jasoko baita egotzitako gastuak dirulaguntza honetara baizik ez direla aurkezten.

12.–Azkeneko justifikazioa.

Dirulaguntza jaso ondorengo urteko urtarrilean, entitate onuradunak entitatearen 2019ko txosten tekniko eta ekonomikoa aurkeztuko du, dela elkarteentzako, klubentzako eta federazioentzako ereduan, dela beste entitate batzuentzako ereduan, dela boluntarioen entitateentzako ereduan.

Dokumentu horretan entitatearen guztizko gastuen zerrenda sartzen da, baita horrek dituen diru-sarreren eta gastuen emaitzak 2019. urterako ere.

Diru-sarreren atalean, entitateak diruz lagundutako jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrera guztiak azaldu beharko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne.

Gastuen atalean klub, elkarte eta federazioek eta beste entitate batzuek entitatearen gastu guztiak zehaztuko dituzte, honela sailkatuta:

–Langileak.

–Funtzionamendua.

–Jarduerak.

–Boluntarioak.

Horrez gain, boluntarioen entitateek deialdi honen IV. eranskinaren 4.2 oinarrian zehaztutako berariazko dokumentazioa aurkeztuko dute.

Entitateek edozein agiri tekniko, grafiko edo ekonomiko eta abar ematen ahalko dute haren proiektua behar bezala ulertzeko.

13.–Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Proiektua entitateak eskaeran zehaztutako moduan gauzatzea, eta sustapenari, programei edo/eta boluntarioei dirulaguntza emateko baldintzetan.

b) Deialdi honen 11. eta 12. oinarrietan aipatzen diren frogagiriak, erdibidekoak eta azkenekoak, aurkeztea.

c) Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren uztailaren 2ko 212/2010 Foru Aginduan xedatutakoa betetzea, dirulaguntza honen kargura finantzatutako programen edo jardueren gaineko informazio, zabalkunde eta publizitate jarduketa guztietan.

d) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

e) Diruz lagundutako jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

f) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea laguntza ematen duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

i) Funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izatea.

j) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

14.–Gardentasuna.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Aurreko atalean ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako dirulaguntza guztien zenbatekoak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren dirulaguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Negozio-zifra honako hauetako txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra.

b) Hala bada, dirulaguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako negozio-zifra.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute hilabeteko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Gobernu, administrazio eta zuzendaritza eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du noiz eta Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen.

Betebehar hori bete ezean, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, ezta aurrerakinak ere, eta kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Aurrekoa galarazi gabe, onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak betetzen direla frogatze aldera.

Errekerimenduan horretarako emandako epea hura bete gabe iraganik, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin eta entzunaldia eman ondoren. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasun-printzipioa hartuko dira kontuan.

15.–Azpikontratazioa eta entitate hornitzaileen kontratazioa.

15.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, bidezkoa da azpikontratazioa egitea, alegia, beste batzuekin hitzarmena lortzea, haiek gauzatu dezaten, hein batean, dirulaguntzaren xede den jarduera. Entitate onuradunak berak egiten badu dirulaguntza jasotzen duen jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

Entitateek, gehienez ere, lagundu den jarduerari emandako dirulaguntzaren %50 erabiltzen ahalko dute azpikontratazioetarako. Hirugarrenekin hitzartutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, idatzizko kontratua sinatu beharko da azpikontratazioa egin ahal izateko.

15.2. Entitate hornitzaileen kontratazioa.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen badituzte eta dirulaguntza jaso dezakeen gastuaren zenbatekoa 12.000 eurokoa baino handiagoa bada, hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du entitate onuradunak dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean.

Kasu horietan, entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

16.–Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan hartutako baldintzen aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari.

Salbuespen gisa, dirulaguntza jasotzen duten entitateek diruz lagundutako programen edo oinarrizko jarduketen edukia aldatzeko baimena eskatu beharko dute, baita hura gauzatzeko modua eta epeak ere, kasu hauetan:

a) Oinarrizko jarduketen edo programaren garapena aldatu edo zailtzen duten inguruabarrak agertzen direnean.

b) Baliabideak egoki erabiltzearen ondorioz, diruz laguntzen den jarduerari aplikatu gabeko gerakinak daudenean eta gerakin horiek laguntza jasotzen duen proiektuko jarduerak handitzeko erabili nahi direnean.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere, diruz lagundutako oinarrizko jarduketak edo programak egiteko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan egiten den edozein aldaketak dirulaguntza emateko ebazpena aldatzea ekar dezake, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak onartuta egonda ere, edo kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da, hala badagokio.

17.–Dirua itzultzea.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, programa gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren beharkizunak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

Dirua itzultzea eskatzeko prozedurak aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio, eta hasten denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da zenbat diru itzuli behar den, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

Dena dela, entitateak modu boluntarioan eskatzen ahalko du justifikatu gabeko dirulaguntzaren zenbatekoaren itzulketa. Horretarako, frogagiri bat aurkeztu beharko du erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldearen adinakoa. Kasu horretan, ez da berandutze-interesik aplikatuko, eta jarduketa horrekin batera ulertuko da entitateak espresuki uko egiten diola itzultzen duen zenbatekoari.

18.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren entitateak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

19.–Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

20.–Aplikatu beharreko araudia.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei zuzendutako “Elkartegintza sustatzea” modalitatearen berariazko oinarriak
2019. urterako

1.–Xedea.

Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateetan elkartegintzako oinarrizko jarduketak garatzeko dirulaguntzak arautzea dute xede oinarri hauek.

Jarraian jaso dira elkartegintzako oinarrizko jardueratzat hartzen direnak:

a) Harrera egitea.

b) Informazioa eta orientazioa.

c) Zabalkundea.

d) Sentsibilizazioa.

2.–Berariazko baldintzak.

2.1. Modalitate honetan diruz lagunduko den elkartegintzako jarduera berariazkoak bat etorri beharko du deialdiaren xedearekin, deialdia onesten duen foru aginduaren testuan eta deialdi honen II. eranskineko 1. oinarrian adierazten denaren arabera.

2.2. Modalitate honetan dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateek deialdi honen I. eranskineko 3. oinarrian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

3.–Berariazko dokumentazioa.

Deialdi honen I. eranskinaren 4.2.i) oinarri arautzailean ezarritako dokumentazioan, Eskaera eta aurrekontua sustapenerako gastuetarako (a. Langileria gastuak eta b. Funtzionamendurako gastuak).

4.–Kontzeptu diruz lagungarriak eta gehieneko zenbatekoak.

Foru agindu honetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten entitateek langileria eta funtzionamendu kontzeptuengatik hartzen ahalko dituzte dirulaguntzak.

4.1. Langileak.

Eskabidean, langileen datuak zehaztu beharko dira: izena, abizenak, NANa, lanaldia, lanbide-kategoria, entitatearentzako kostua eta eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa.

Honako hauek joko dira langileria gastutzat, adierazitako mugekin:

–Garbiketa, jatetxe edo atezaintza zerbitzuen gastuengatik dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateak 50 bazkide baino gehiago izan beharko ditu.

–Administrari edo teknikarien gastuengatik dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateak 500 bazkidetik gora izan beharko ditu, pertsona fisikoei buruz ari bagara, eta 30 bazkide baino gehiago, pertsona juridikoei buruz ari bagara.

Hona hemen onartuko den gehieneko aurrekontua, lanaldi osorako kontratatutako langileen lanbide-kategorien arabera:

–Diploma: 16.850,96 euro urteko.

–Administrariak: 13.649,02 euro urteko.

–Atezainak, garbitzaileak edo sukaldariak: 12.173,28 euro urteko.

Entitate bakoitzari bi lanbide-kategoriatako lanaldi oso bati dagokiona ordainduko zaio, eta kontzeptu horrengatiko gehieneko dirulaguntza, betiere, 20.483,16 eurokoa izanen da.

Langileek Gizarte Segurantzaren Araubidean alta emanda egon behar dute emandako dirulaguntzaren ekitaldiak iraun bitartean.

4.2. Funtzionamendua.

Elkartegintzako oinarrizko jarduerak egiteko behar diren zuzeneko gastuak hartuko dira funtzionamendu gastutzat.

Eskabidean funtzionamendurako gastuen guztizko aurrekontua zehaztu beharko da, baita eskatutako dirulaguntzaren zenbatekoa ere.

Entitate bakoitzarentzat onartutako funtzionamendurako aurrekontua ezin izanen da aurreko urtean onartutako aurrekontua baino %5etik gorakoa izan, salbu eta, salbuespen gisa, gehitze handiago baten beharra justifikaturik gelditzen bada.

Honako hauek onartuko dira funtzionamendu gastutzat, adierazitako mugekin:

a) Entitatearen egoitza dagoen lokaleko argindarraren, uraren eta berokuntzaren hornidura gastuak.

b) Entitatearen egoitza dagoen lokalaren kontribuzioaren gastuak.

c) Posta zerbitzuko gastuak.

d) Telefono gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 1.000 euro onartuko dira urtero.

e) Bulego, informatika, garbiketa eta burdineriako materialean egindako gastua. Kontzeptu horrengatik gehienez 3.000 euro onartuko dira urtero.

f) Prentsa gastuak eta bestelako harpidetzak. Kontzeptu horrengatik gehienez 600 euro onartuko dira urtero.

g) Kilometraje gastuak, herri batzuk biltzen dituzten entitateen kasuan. Kontzeptu horrengatik gehienez 1.000 euro onartuko dira urtero. Halaber, kontzeptu horrengatiko gastuak onartuko zaizkie Iruñerritik kanpokoak izanda organo horren bileretara doazen Adinekoen Kontseiluko kideei, horren ordezkariak diren aldetik. Onartzen diren zenbatekoak Nafarroako Gobernuak egiten den kilometro bakoitzeko aplikatzen duen zenbatekoa oinarri hartuta kalkulatuko dira.

h) Entitatearen egoitza dagoen lokalaren alokairuko gastuak; urtean dirulaguntza 6.000 eurokoa izan daiteke, gehienez ere.

i) Lan arloko aholkularitzaren gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 1.000 euro onartuko dira urtero.

j) Aseguru gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 600 euro onartuko dira urtero.

k) Konponketa eta mantentze-lanen gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 1.500 euro onartuko dira urtero.

l) Igogailuaren mantentze-lanen gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 1.200 euro onartuko dira urtero.

m) Banketxeetako gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 750 euro onartuko dira urtero. Kontzeptu horretan ez dira sartzen interes zordunak, errekarguak eta zehapenak.

n) Entitatea administratzeko behar diren ekipo informatikoak amortizatzeko gastuak. Kontzeptu horrengatik gehienez 250 euro onartuko dira urtero.

Ekipamenduen edo bestelako ondasun inbentariagarrien erosketa ez da finantzatuko.

5.–Balorazio irizpideak.

Entitate eskatzaileek 50 puntu lortzen ahalko dituzte gehienez ere, bazkide kopuruaren arabera, eskala honi jarraikiz:

a) 601 bazkidetik gora: 50 puntu.

b) 600 eta 401 bazkide artean: 40 puntu.

c) 400 eta 151 bazkide artean: 30 puntu.

d) 150 eta 51 bazkide artean: 20 puntu.

e) 50 eta 2 bazkide artean: 10 puntu.

6.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Lortutako puntuazioaren arabera, honenbestekoak izanen dira dirulaguntzak:

a) Langileak.

1.–50 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %80 , 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.

2.–40 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %60, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.

3.–30 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %50, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.

4.–20 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %30, 4.1 atalean aurreikusitako mugekin.

5.–10 puntu lortzen dituzten entitateentzat: kontzeptu hau ez da diruz lagunduko.

b) Funtzionamendua.

1.–50 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %52, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.

2.–40 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %50, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.

3.–30 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %48, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.

4.–20 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %46, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.

5.–10 puntu lortzen dituzten entitateentzat: onartutako aurrekontuaren %44, 4.2 atalean aurreikusitako mugekin.

III. ERANSKINA

“Programak garatzea” modalitatearen berariazko oinarriak, adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei 2019. urtean autonomia pertsonala bultzatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko programak garatzeko dirulaguntzak emateko deialdian

1.–Xedea, entitateen tipologia eta garatu beharreko programak:

1.1. Xedea.

Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea dute xede oinarri hauek, 2019ko ekitaldian autonomia pertsonala bultzatzen eta mendekotasuna prebenitzen duten programak garatzeko.

Dirulaguntza horien bidez, aipatu entitateen proiektuak bultzatu nahi dira, adinekoen eta zahartzaro aktiboaren behar berariazkoei erantzunen dieten ekintzak sustatzeko; orobat, pertsona horien bizitza independentea eta mendekotasunerako prebentzioa.

1.2. Entitateen tipologia eta garatu beharreko programak.

a) Klubak, adinekoen elkarteak eta federazioak.

Egiten diren programa eta jarduerak adinekoen zahartze aktiboa, autonomia pertsonala eta mendekotasunaren prebentzioa bultzatzera bideratuta daude.

Programa eta jarduera horiek jarduketa arlo hauetan kokatzen dira:

–Prestakuntzaren arloan (ikastaroak eta tailerrak, hitzaldiak eta konferentziak, kultura eta josteta jarduerak eta/edo lehiaketak).

–Arlo aktiboa (mantentze fisikoa eta belaunaldien arteko parte-hartzea).

–Arlo produktiboa (ospakizunak, aisia eta astialdia).

b) “Beste entitate batzuk”.

Entitate horiek soilik programa global bat aurkezten ahalko dute, dirulaguntzaren xedekoa, adinekoen zahartze aktibora eta mendekotasunaren prebentziora bideratuta.

Aurkezten den programa adinekoen autonomia pertsonala bultzatzera eta mendekotasuna prebenitzera bideratuko da, eta honako arlo hauetako batean kokatuko da:

–Adinekoei banakako arreta ematea.

–Komunitatean integratzea eta komunitateko arreta.

–Autogestioa, eta independentzia sustatzea.

–Josteta eta lanaren bidezko jarduerak.

–Aisia eta astialdia.

–Adinekoei egokitutako kirolaren sustapena.

Entitatearen tipologiaren arabera egindako eskaerak bateraezinak dira haien artean.

2.–Dirulaguntzaren xedeko programen betebeharrak:

a) Egokiak izatea deialdiaren xederako eta programen tipologiarako.

b) Dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateek deialdi honen I. eranskinaren 3. oinarrian ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

3.–Entitateak aurkeztu beharreko programen berariazko dokumentazioa, edozein dela ere eskatutako modalitatea.

Deialdi honen I. eranskinaren 4.2 oinarri arautzailean, i) letran, ezarritakoa, “Programetarako gastuetarako eskaera eta aurrekontua” atalean (a. Prestakuntza arloko jarduerak, b. Arlo aktiboko jarduerak eta c. Arlo produktiboaren jarduerak).

4.–Kontzeptu diruz lagungarriak, onartutako gehieneko aurrekontuak eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

4.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Entitateek aurkeztutako programa bakoitzeko, langileen eta jardueren berariazko gastuen aurrekontua prestatzen ahal dute. Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, gastu diruz lagungarriek ez dute merkatuko balioa gaindituko.

Entitate bakoitzarentzat onartutako aurrekontua ezin izanen da PAGNAk aurreko urtean onetsitako aurrekontua baino %5etik gorakoa izan, salbu eta, salbuespen gisa, gehitze handiago baten beharra justifikaturik gelditzen bada.

4.2. Gehieneko aurrekontu diruz lagungarriak.

“Klub, adinekoen elkarte edo federazioen jardueretarako dirulaguntzak” modalitaterako, eta ondoren agertzen diren jarduerei dagokienez, hauek dira onartuko diren gehieneko aurrekontuak, BEZa barne:

4.2.1. Prestakuntzari lotutako bizimoduaren eremuko jarduerak:

–Ikastaro eta tailerrak: onartuko den gehieneko aurrekontua 45 euro izanen da, emandako ordu bakoitzeko.

–Kultura jarduerak: erakusketa, lehiaketa, eta gisa horretako ekintzen bidez egiten direnak. Gehienez ere onartuko den aurrekontua 200 euro izanen da jarduera bakoitzeko. Urte osoan zehar egiten diren jardueren kasuan, gehienez onartuko den aurrekontua 25 ordu izanen da emandako ordu bakoitzeko.

–Solasaldi eta hitzaldiak: onartuko den gehieneko aurrekontua 120 euro izanen da, emandako solasaldi bakoitzeko.

4.2.2. Bizimodu aktiboaren eremuko jarduerak:

Dirulaguntzari ezin izanen zaizkio egotzi osasun arloarekin loturiko jarduerei dagozkien gastuak (esaterako: podologia).

Jarduera fisikoak: onartuko den gehieneko aurrekontua 45 euro izanen da, emandako ordu bakoitzeko.

4.2.3. Produkzioari lotutako bizimoduaren eremuko jarduerak:

–Egun bateko txangoak: gehienez ere 500 euroko aurrekontua, egun bakarreko txangoa egiteko kontratatzen den autobus bakoitzeko. Gehienez ere 6 txango onartuko zaizkio entitate bakoitzari. Otorduen gastuak ez dira onartuko.

–2 egunetik 6 egun bitarteko bidaiak: gehienez ere 60 euroko aurrekontua erabiltzaile bakoitzeko. Atal honi dagokionez, bidaia bakar bat onartuko zaio entitate bakoitzari.

–7 egunetik 10 egun bitarteko bidaiak: gehienez ere 120 euroko aurrekontua erabiltzaile bakoitzeko.

Atal honi dagokionez, bidaia bakar bat onartuko zaio entitate bakoitzari.

Atzerrira joateko edo 10 egunetik gorako bidaiek ez dute dirulaguntzarik izanen.

Ospakizunen atalean onartzen den gehieneko aurrekontua 10 eurokoa izanen da erabiltzaile bakoitzeko, entitateko bazkideen %70entzat gehienez ere.

Soilik egozten ahalko dira otordu gastuak egun berezietako ospakizunak direnean, Arlo produktiboaren atalaren barnean.

Ikastaroko, jarduerako, ospakizuneko, txangoko edo/eta bidaiako erabiltzaileen kopurua ez da inoiz entitateko bazkideen kopurua baino handiagoa izanen.

4.3. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

Dirulaguntza jasotzen ahal duten entitateek eskuratzen ahal duten gehieneko zenbatekoa ez da inoiz izanen “Programak” modalitateari dagokion aurrekontuko partidan eskuragarri dagoenaren %7 baino handiagoa.

5.–Balorazioa.

5.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak.

Balorazioak fase bakar bat izanen du eta, hartan, gehienez ere 100 puntuz baloratuko da aurkezten den jardueren programa. Fase hori baztertzailea izanen da, eta entitateak 35 puntu eskuratu beharko ditu, gutxienez ere, hura gainditzeko.

5.2. Adinekoen arloko beste entitate batzuk.

Bi fasetan eginen da balorazioa: lehenengoan, entitatea programaren arduradun gisa baloratuko da eta, bigarren fasean, aurkeztutako programa baloratuko da.

Bi faseak zein bere aldetik baloratuko dira, hurrengo oinarrian aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabilita. Fase bakoitzean gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira.

Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, 60 puntu gutxienez eskuratu beharko dira.

6.–Balorazio irizpideak.

6.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak. Programaren alderdi teknikoak baloratuko dira, irizpide hauen arabera:

a) Programaren izaera (gehienez 30 puntu).

Klub, elkarte edo federazio bakoitzak aurkeztutako jardueren programa bere bazkide kopuruaren eta eskaintzen diren jarduera kopuruaren arabera baloratuko da, jardueren aniztasuna kontuan hartuta.

b) Programetan parte-hartzea (gehienez 20 puntu).

Jardueretan parte hartzen dutenen portzentajea baloratuko da bazkideen kopuruaren arabera. Oro har, jarduera bakoitzean parte-hartzaileen kopuruak ez du gaindituko entitateko bazkideen kopuru osoa. Parte-hartzea honela baloratuko da:

%600etik gora: 20 puntu.

–%500 eta %600 artean (hori barne): 18 puntu.

–%400 eta %500 artean (hori barne): 15 puntu.

–%300 eta %400 artean (hori barne): 12 puntu.

–%200 eta %300 artean (hori barne): 8 puntu.

–%200era arte (hori barne): 4 puntu.

c) Kofinantzaketa (gehienez 10 puntu).

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak, bazkideek eta/edo erabiltzaileek eta beste entitate batzuek diru-sarrerak egitea. Kofinantzaketa honela baloratuko da:

–%80tik gora: 10 puntu.

–%40 eta %80 artean (hori barne): 8 puntu.

–%20 eta %40 artean (hori barne): 5 puntu.

–%20ra arte (hori barne): 0 puntu.

d) Eskatzailearen ibilbidea dirulaguntzaren xedeko programetan (gehienez 15 puntu).

Aurreko urteko proiektua noraino ez den bete aztertuko da, aurkeztutako aurrekontua eta egindako gastua kontuan hartuta:

–%5 edo %5 baino txikiagoa: 15 puntu.

–%5 eta %25 artean (hori barne): 12 puntu.

–%25 eta %35 artean (hori barne): 10 puntu.

–%35 eta %55 artean (hori barne): 8 puntu.

–%55 eta %85 artean (hori barne): 6 puntu.

–%85etik gora: 0 puntu.

e) Programaren interesa (gehienez 20 puntu).

Zahartze aktiboa sustatzeko interes berezikoak diren jarduerak egitea baloratuko da, kontuan hartuta jardueren dibertsifikazioa deialdi honen III. eranskinaren 1.2.a) oinarri arautzailean ezarritako jarduketako hiru arloetan:

–Interes izugarria: 20 puntu.

–Interes oso handia: 15 puntu.

–Interes handia 10 puntu.

–Tarteko interesa: 7 puntu.

–Interes txikia: 5 puntu.

–Batere interesik ez: 0 puntu.

f) Eragina lurraldean (gehienez 5 puntu).

Entitateak programa Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko duen gaitasuna kontuan hartuko da. Entitateak egoitza duen herrian ez beste batzuetan gauzatzen badu programa, 5 puntu eskuratuko ditu; bestela, ez du punturik lortuko.

6.2. Adinekoen arloko “beste entitate batzuk”.

Bi fasetan eginen da balorazioa: lehenengoan, entitatea proiektuaren arduradun gisa baloratuko da eta, bigarren fasean, aurkeztutako programa baloratuko da.

–Lehen fasea: entitatearen balorazioa.

Balorazioa honako puntuazio honen arabera eginen da:

a) Entitatearen azpiegitura (gehienez 40 puntu):

  • Langile kualifikatuak: gehienez 5 puntu.
  • Lokal egoki eta irisgarriak: gehienez 5 puntu.
  • Baliabide materialak: gehienez 5 puntu.
  • Entitatearen kudeaketa gaitasuna: gehienez 25 puntu.

b) Entitatearen barne koherentzia (gehienez 30 puntu):

Koherentzia baloratuko da honako honen arabera: bazkideen kopurua, xedeak, hasierako aurrekontua eta aurreko urteko emaitzen kontua, finantzaketa iturriak eta abar.

c) Entitatearen kofinantzaketa (gehienez 30 puntu):

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak, bazkideek eta/edo erabiltzaileek eta beste entitate batzuek diru-sarrerak egitea. Kofinantzaketa honela baloratuko da:

  • %95etik gora eta %100 artean (hori barne): 30 puntu.
  • %85 eta %95 artean (hori barne): 25 puntu.
  • %70 eta %85 artean (hori barne): 20 puntu.
  • %50 eta %70 artean (hori barne): 15 puntu.
  • %35 eta %50artean (hori barne): 10 puntu.
  • %20 eta %35 artean (hori barne): 6 puntu.
  • %20ra arte (hori barne): 3 puntu.

–Bigarren fasea: programaren balorazioa.

a) Aurkezpena (gehienez 10 puntu).

Kontuan hartuko dira aurkezpena, idazketa eta datu ekonomikoen azalpena, baita kalitatearen adierazleak eta egiaztapeneko aldagaiak izatea ere; honela:

  • Datu teknikoen aurkezpena eta azalpena: gehienez 3 puntu.
  • Datu ekonomikoen azalpena: gehienez 3 puntu.
  • Entitateak kalitatearen adierazleak eta egiaztapeneko aldagaiak ezartzen ditu programa ebaluatzeko: gehienez 2 puntu.
  • Kalitatearen adierazleak eta egiaztapeneko aldagaien arabera ebaluatzen da programa: gehienez 2 puntu.

b) Programaren koherentzia (gehienez 15 puntu).

Programaren koherentzia baloratuko da, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasuna prebenitzeari dagokienez, honako hauek kontuan hartuta, besteak beste: adinekoek berez baliatzea, adinekoek ekintza komunitario, solidario eta belaunaldi artekoetan parte hartzea, eta jarduerak beste erakunde batzuekin koordinatzea.

c) Programaren izaera (gehienez 15 puntu).

Programaren izaera eta egokitasuna, Foru Komunitatean adinekoen arloan egindako beste programen osagarria izatea eta gizartean duen eragina hartuko dira kontuan.

d) Programetako parte-hartzea (gehienez 15 puntu).

Programaren hartzaileak kontuan hartuz programak izan dezakeen interesa baloratuko da.

e) Kofinantzaketa (gehienez 15 puntu).

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak, bazkideek eta/edo erabiltzaileek eta beste entitate batzuek diru-sarrerak egitea dirulaguntzaren xedeko programak garatzeko. Kofinantzaketa honela baloratuko da:

  • %80tik gora: 15 puntu.
  • %60 eta %80 artean (hori barne): 12 puntu.
  • %40 eta %60 artean (hori barne): 10 puntu.
  • %20 eta %40 artean (hori barne): 7 puntu.
  • %20ra arte (hori barne): 4 puntu.

f) Entitate eskatzailearen ibilbidea dirulaguntzaren xede den programan (25 puntu).

Aurreko urteko programaren eraginkortasuna baloratuko da, ikuspegi teknikotik nahiz ikuspegi ekonomikotik.

g) Eragina lurraldean (5 puntu).

Entitateak programa Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko duen gaitasuna kontuan hartuko da.

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Lortutako puntuen eta dirulaguntzaren eskaeraren arabera esleituko da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta entitateak aurkeztutako programatik onartzen den aurrekontuaren portzentaje hauek izanen dira gehieneko dirulaguntzak:

7.1. Adinekoen klub, elkarte eta federazioak:

–35 puntu baino gutxiago: %0ko dirulaguntza.

–35 puntutik 100 puntura bitarte: Aplikatu beharreko portzentajea lortutako puntuazioa ken 20 izanen da.

7.2. Adinekoen arloko “beste entitate batzuk”:

–120 puntu baino gutxiago: %0ko dirulaguntza.

–120 puntutik 179 puntura bitarte: Aplikatu beharreko portzentajea lortutako puntuazioa ken 100 izanen da.

–180 puntutik 200 puntura bitarte: %80Ko dirulaguntza.

Bi modalitateen banakako balorazioa egin ondoren, balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan erabilgarri dagoen dirua baino handiagoa bada, proportzionalki banatu edo hainbanatuko da baremoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen gainean.

IV. ERANSKINA

Adinekoen arloko “Boluntarioak” modalitatearen berariazko oinarriak 2019. urterako

1.–Xedea.

2019ko ekitaldian adinekoen arloko boluntarioen programak garatzeko dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea dute xede oinarri hauek.

Deialdi hau hartzaile hauei zuzentzen zaie:

–Gizarte ekimeneko entitateak, irabazi-asmorik izan gabe helbidea Nafarroan dutenak, adinekoen arloan soilik esku hartzen badute (2.1 oinarria).

–Gizarte zerbitzuen arloko gizarte ekimeneko entitateak, irabazi-asmorik izan gabe helbidea Nafarroan dutenak, boluntarioen programa bat garatzen badute, nahiz eta arlo horretan berariaz esku hartzen ez duten (2.2 oinarria).

Dirulaguntza horien bidez helburu hauek lortu nahi dira: batetik, adinekoei aukera ematea boluntarioen lanetan parte har dezaten eta parte-hartze hori sustatzea, indartzea eta bideratzea, eta bestetik, arreta hartzen duten pertsonen eta giza-taldeen beharrak asetzeko ekintzak sustatzea.

2.–Entitateen tipologia eta garatu beharreko programak.

2.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak.

Klub, adinekoen elkarte eta federazioek laguntza soziala behar duten kolektiboei onura ekartzeko asmoz antolatzen dituzten boluntarioen jarduerak. Halaber, boluntarioen arloko prestakuntza jarduerak ere sartuko dira.

Boluntarioen jarduerak I. eranskinaren 4.2.i) oinarrian ezarritako klub, adinekoen elkarte eta boluntarioentzako eskabidean xedatutakoaren arabera jasoko dira.

2.2. Boluntarioen entitateak.

Gizarte zerbitzuen eremuko entitate horiek dirulaguntzaren xede den adinekoentzako boluntarioen programa bat aurkezten ahalko dute, kolektibo horren berariazko beharrizanak asetzeko asmoz.

Programak gizarte zerbitzuen eremuaren barnean adinekoen kolektiboentzako zuzeneko laguntzari buruzko jarduketak bilduko ditu, baita boluntarioen arloko harrera, koordinazio eta prestakuntzari buruzkoak ere.

Boluntarioen entitateen programa DIN A4 tamainako hamar orritan (20 orrialde) garatu beharko da gehienez, eta bi aldeetatik inprimatuko dira. Azala eta aurkibidea ez dira sartzen kopuru horretan. Letra mota Arial edo antzekoa izanen da, gutxienez ere 11 puntuko neurrikoa, eta lerroarte arrunta. Grafikoek gutxienez ere 10 puntuko letra izanen dute, eta ezin izanen dute orrialde osoa hartu. Aipatu kopurua gainditzen bada, organo kudeatzaileak gehieneko orrialde kopurura iritsi arte bakarrik baloratuko du.

Dirulaguntzaren xede diren programak bat etorri beharko dira deialdiaren xedearekin, eta funts berekietatik eta/edo beste dirulaguntza publiko edo pribatu batzuetatik heldu den finantzaketa izan.

Entitatearen tipologiaren arabera egindako eskaerak bateraezinak dira haien artean.

3.–Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

Tipologia bateko zein besteko entitate guztiek deialdi honen I. eranskinaren 3. oinarrian ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

Erakundearen estatutuen arabera, boluntarioen entitateen helburuetako bat izan beharko da gizarte-boluntarioei zuzendutako edo lan horri lotutako jarduerak egitea, edo boluntarioen lanak egiten dituzten entitateen erroldan inskribaturik egotea (ekintza boluntarioko entitateen errolda onesten duen Gizarte Politiketako kontseilariaren maiatzaren 13ko 306/2014 Foru Aginduaren bidez onetsi zen errolda hori). Gainera, eskatzen den programa adinekoen arloan garatu beharko da.

4.–Entitateak aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra eta berariazkoa.

Entitate guztientzako dokumentazio orokorra deialdi honen I. eranskinaren 4. oinarri arautzailearen 4.2 puntuan ezarritakoa da.

4.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak.

Berariazko dokumentazioa I. eranskinaren 4. oinarriaren 4.2.i) puntuan dago jasoa, boluntarioen jardueretarako klub, adinekoen elkarte eta federazioentzako eskabidearen atalean, hain zuzen.

4.2. Boluntarioen entitateak.

Entitate horiek eskabidea eginen dute “Boluntarioen entitateentzako boluntarioen eskabidea” izeneko eredu ofizialaren arabera. Programarekin batera, entitatearen diru-sarreren eta gastuen aurrekontua aurkeztuko dute, baita dirulaguntzaren xede den programaren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua ere.

Entitateak adierazten ahalko du funtsak aldez aurretik jaso behar dituela dirulaguntzaren xedeak betetzeko. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 4. artikuluak ezartzen du esleitutako dirulaguntzaren ordainketa aurreratuak egin daitezkeela; horretarako, funtsen beharra frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, honako hauek erantsita: behar hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta diruzaintzako fluxuen hileroko aurreikuspen bat, kobrantzak, ordainketak, maileguak eta abar zehazten dituena, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

Dirulaguntza justifikatzeko, honako hauek aurkeztuko dira:

a) Proiektuaren bilakaeraren berri ematen duen txosten tekniko labur bat.

b) Kontzeptu bakoitzerako (langileak, funtzionamendua eta jarduerak) jasotako dirulaguntzari aplikatutako gastuen zerrenda, non agiri zenbakia, kontzeptua, jaulkitzailea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera, dagozkion egiaztagiriak, fakturak eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Horretarako, entitate onuradunak jatorrizko agiriak eta fotokopiak aurkeztuko ditu. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adierazi beharko dira, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, zeinaren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Jatorrizko fakturei zigilua jarriko zaie, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian aurkeztu izanaren frogagarri gisa.

Dirulaguntzaren azkeneko justifikaziorako:

a) Entitatearen memoria teknikoa, eskaeraren aurreko urtean egindako proiektua azaltzen duena eta onuradunen kopurua (generoaren arabera bereizia) biltzen duena.

b) Diruz lagundutako programaren guztirako gastuaren zerrenda, euskarri informatikoan.

c) Entitatearen eta diruz lagundutako programaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak).

Gastuen kapituluan gastu guztiak zehaztuko dira, honela banatuta:

–Langileak.

–Jarduerak.

–Funtzionamendua.

Diru-sarreren kapituluan, entitateak diruz lagundu den jarduera finantzatzeko jaso dituen diru-sarrerak azalduko ditu, funts horien zenbatekoa eta jatorria zehaztuta, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandakoarekin bateragarriak diren dirulaguntzak barne. Diru-sarrerak guztira ezin dira izan diruz lagundu den jarduera egiteko kostuak baino handiagoak.

Halaber, entitateek instrukzio organoaren eskura utzi beharko dituzte jatorrizko fakturak.

5.–Kontzeptu diruz lagungarriak, onartutako gehieneko aurrekontuak eta dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

5.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak.

a) Kontzeptu diruz lagungarriak.

Entitateek dirulaguntza eskatzen ahalko dute eurek garatzen dituzten boluntarioen jardueretarako: jantokietako laguntza, gaixoentzako bisitak, elikagaien bankua, akonpainamenduak, arropategia eta interes sozialeko beste jarduera batzuk.

Diruz lagungarriak izanen dira dirulaguntzaren xede diren boluntarioen jarduerak garatzeko ezinbestekoak diren joan-etorri, telefono eta material suntsikorren gastuak eta beste batzuk. Halaber, gastuak aurkezten ahalko dituzte boluntarioentzako prestakuntzaren kontzeptuagatik.

b) Onartutako aurrekontuak.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, gastu diruz lagungarriek ez dute merkatuko balioa gaindituko. Aurreikusitako gastuak hanpatuak daudela ikusiz gero, dirulaguntza eman aitzin, diruz lagundu beharreko jardueren kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da prezio errealak erabiliz.

Entitate bakoitzarentzat onartutako aurrekontua ezin izanen da PAGNAk aurreko urtean onetsitako aurrekontua baino %5etik gorakoa izan, salbu eta, salbuespen gisa, gehitze handiago baten beharra justifikaturik gelditzen bada. Aurreko urtean aurrekontuan boluntarioen jarduerarik adierazi ez zuten entitateei ez zaie muga hori aplikatuko.

c) Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa ezin izanen da instrukzio organoak onetsitako jardueren aurrekontu osoaren %90etik gorakoa izan.

5.2. Boluntarioen entitateak.

5.2.1. Kontzeptu diruz lagungarriak.

Boluntarioen entitateek aurkezten duten programari dagozkion langileria, jarduera eta funtzionamendu gastuak sartzen ahalko dituzte aurrekontuan.

Gizarte-boluntarioen beste deialdi batzuen bidez uneko urtean dirulaguntza jaso duten boluntarioen entitateek dirulaguntzaren xede den proportzioaren araberako funtzionamendu gastuak aurkeztuko dituzte.

5.2.2. Gehieneko aurrekontu diruz lagungarriak.

Programari onartzen zaion aurrekontua zehazteko, proiektuan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Aurreikusitako gastuak hanpatuak daudela ikusiz gero, dirulaguntza eman aitzin, programaren kostu ekonomikoaren beste balorazio bat eginen da prezio errealak erabiliz. Betiere, onartzen den aurrekontuko gastua ezin izanen da izan aurreko urtean programa berean egindako gastuaren %5etik gorakoa, non eta, salbuespen gisa, ez den erabat justifikatzen hortik gorako gehikuntzaren beharra, eta instrukzio organoak horrela baloratzen badu.

5.2.3. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.

Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa instrukzio organoak onetsitako programaren aurrekontuaren %80 izanen da.

6.–Prozedura eta baloraziorako irizpideak.

6.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak.

6.1.1. Balorazioa.

Balorazioak fase bakar bat izanen du eta, hartan, gehienez ere 100 puntuz baloratuko da aurkezten den jardueren programa.

6.1.2. Balorazio irizpideak.

Programaren alderdi teknikoak baloratuko dira, irizpide hauen arabera:

a) Boluntarioen jardueren izaera (gehienez 35 puntu).

Klub, adinekoen elkarte edo federazio bakoitzak aurkezten duen jardueretarako proposamena baloratuko da eskaintzen diren jardueren kopuruaren arabera eta kontuan hartuta bai horien aniztasuna bai Foru Komunitatean eremu sozialaren barnean garatzen diren beste programa batzuekin daukaten osagarritasuna:

  • 4 jarduera edo gehiago: 35 puntu.
  • 3 jarduera: 30 puntu.
  • 2 jarduera: 25 puntu.
  • 1 jarduera: 20 puntu.

b) Jardueretako parte-hartzea (gehienez 30 puntu).

Klub, adinekoen elkarte edo federazioak boluntarioak prestatzeko eta beharrizan sozialaren hainbat eremutan jarduerak antolatu eta kudeatzeko duen gaitasuna baloratuko da antolatzen diren jardueretako bakoitzeko parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta.

  • 10 boluntario baino gehiago: 30 puntu.
  • 6 eta 10 boluntario artean: 25 puntu.
  • 3 eta 5 boluntario artean: 20 puntu.
  • Gehienez 2 boluntario: 15 puntu.

c) Jardueren interesa (gehienez 35 puntu).

Gizarte-boluntarioak sustatzeko interes berezikoak diren jarduerak baloratuko dira jardueretako bakoitzean emandako ordu guztien batura kontuan hartuta:

  • Interes izugarria: 35 puntu.
  • Interes handia: 26 puntu.
  • Interes handia: 18 puntu.
  • Tarteko interesa: 10 puntu.

6.2. Boluntarioen entitateak.

6.2.1. Balorazioa.

Balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenbizikoan boluntarioen entitatea dirulaguntzaren xede den programaren arduraduna den aldetik baloratuko da eta, bigarren fasean, aurkeztutako programa baloratuko da.

Bi faseak zein bere aldetik baloratuko dira, jarraian aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabilita. Fase bakoitzean gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira.

Bi faseak baztertzaileak dira; hortaz, haietako bakoitzean, entitateek 60 puntu eskuratu beharko dituzte gutxienez.

6.2.2. Balorazio irizpideak.

a) Lehen fasea: entitatea baloratzeko irizpideak.

1. irizpidea.–Proiektuaren kalitate teknikoa: gehienez 45 puntu.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1.–Azpiegitura (gehienez 5 puntu)

1.1.1. Entitateak behar diren baliabide materialak ditu bere programak garatzeko: lokal egokiak, irisgarriak eta egokituak

1

1.1.2. Entitateak behar diren baliabide tekniko orokorrak eta berariazkoak ditu bere programak garatzeko

2

1.1.3. Entitateak giza baliabide nahikoak, gaitasun desberdinetako profesionalak eta profil profesional egokiak ditu, baita langile boluntarioak ere, koordinaturik lan egiten dutenak, aurreikusitako helburuak lortzeko

2

1.2.–Barne egitura eta antolaketa (gehienez 7 puntu)

1.2.1. Entitateak bere proiektua garatzen du lan batzordeen bitartez

2

1.2.2. Entitatearen programak garatzeko, aldez aurretik ezarritako jarduketa protokoloak erabiltzen dira

2

1.2.3. Entitatearen eraginpeko lurralde eremua

–Tokikoa

1

–Eskualdekoa

2

–Foru Komunitatekoa

3

1.3.–Boluntarioen esparruan aurretik zuen esperientzia (gehienez 8 puntu)

1.3.1. Entitatearen antzinatasuna

–Eratu berria

0

–Hiru urte baino gutxiago

2

–Hiru urte edo gehiago

3

1.3.2. Entitateak boluntarioen eta/edo gizarte zerbitzuen arloan aurretik zuen esperientzia frogatzen du, bere proiektuak gauzatzeko bideragarritasuna bermatzen baitu:

–Entitatearen jarduera nagusia da boluntarioen programak egitea

4

–Entitateak boluntarioen arloko programak egin ohi ditu

3

–Entitateak noizean behin egiten ditu boluntarioen inguruko programak

2

1.3.3. Entitateak bestelako programak egiten ditu, dirulaguntzarik eskatu gabe

1

1.4.–Kaudimen tekniko eta ekonomikoa (gehienez 25 puntu)

1.4.1. Proiektuaren beharra justifikatzeko gaitasuna (3 puntu)

–Proiektuaren beharraren inguruko arrazoi argiak

3

–Informazio osatugabea aurkeztu du.

1

–Ez du inolako deskripziorik aurkeztu.

0

1.4.2. Programatzeko gaitasuna (gehienez 13 puntu):

–Xede orokor argiak eta arrazoituak

3

–Proposatutako helburuen eta horiek lortzeko proposatutako ekintzen arteko egokitzapen zuzena

5

–Entitateak proiektua gauzatzeko duen aurrekontua arrazoitua eta orekatua da helburuei begira.

5

1.4.3. Gauzatzeko gaitasuna (gehienez 5 puntu)

–Zehaztasuna eta zorroztasuna teknikoki eta ekonomikoki gauzatzean

5

–Zehaztasuna eta zorroztasuna teknikoki gauzatzean

3

–Zehaztasuna eta zorroztasuna ekonomikoki gauzatzean

2

1.4.4. Proiektuak ebaluatzeko gaitasuna (4 puntu)

–Entitateak ebaluazio eta kalitate sistemak eta/edo proiektuak dituela frogatzen du.

4

–Entitateak ez ditu ebaluazioko eta kalitateko sistemak eta/edo proiektuak frogatzen

0

2. irizpidea.–Barne koherentzia: gehienez 20 puntu.

AZPI-IRIZPIDEAK

Entitateak aurreikusten du bere proiektua iritzi publikoari zabaltzea; horrela sentsibilizazio lana eginen du, hala taldearen beharrei buruz nola haren potentzialtasunei buruz.

Entitateak bere elkartze ekintzaren xede diren pertsonen beharrei eta interesei erantzuten die: interesak zundatzeko inkestak eta gogobetetze inkestak egiten ditu.

Antolakundearen konpromisoa: entitatea prest dago onuradun diren pertsonen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuen garapenean.

Antolakundearen konpromisoa: entitatea prest dago boluntarioen irisgarritasuna sustatzeko, haiek benetan parte har dezaten proiektuen garapenean.

Entitateak batez ere boluntarioen bidez gauzatzen ditu bere programak.

Hasierako aurrekontua eta aurreko urteko azken balantzea koherenteak dira.

Diru-sarreren eta gastuen balantzea koherentea da eskaeraren xedeko urterako sarrera- eta gastu-aurrekontuarekin.

Entitateak proiektuak berriro formulatzeko gaitasuna erakutsi du bere finantzaketaren arabera.

Ardurakidetza finantzaketan: entitateak barneko eta/edo kanpoko ekintzak egiten ditu bere jasangarritasuna bermatzeko eta independentzia indartzeko.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Bat dator bi azpi-irizpiderekin edo gutxiagorekin

0,00

Bat dator hiru azpi-irizpiderekin

2,85

Bat dator lau azpi-irizpiderekin

5,70

Bat dator bost azpi-irizpiderekin

8,55

Bat dator sei azpi-irizpiderekin

11,40

Bat dator zazpi azpi-irizpiderekin

14,25

Bat dator zortzi azpi-irizpiderekin

17,10

Bat dator bederatzi azpi-irizpiderekin

20,00

3. irizpidea.–Entitateekin eta/edo elkarteekin koordinatzea: gehienez 15 puntu.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

3.1. Beste entitate batzuekin harremanetan jartzeko gaitasuna, ezagutzen eta esperientzien trukaketa erraztearren.

1

3.2. Gaitasuna baterako proposamenak edo interes komunei buruzko konpromisoak formalizatzeko beste entitate bereizi batzuekin, pertsona onuradunen alde.

2

3.3. Elkarteen batasuna: entitateak eta beste elkarte bereizi batzuek batera garatzen dituzte programak eta/edo jarduerak.

5

3.4. Koordinatzea eta partekatzea behar diren baliabide ekonomikoak eta teknikoak optimizatuz: Entitateek aukera ematen dute beste elkarte bereizi batzuetako pertsonak jarduera jakin batzuetara sartzeko.

7

4. irizpidea.–Kofinantzaketa: gehienez 20 puntu.

Kofinantzaketatzat jotzen da entitateak diru-sarrerak izatea, Eskubide Sozialetako Departamentuari eskatutakoarekin konparatuta.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa ezdeusa (%0tik %9ra arte)

0,00

Kofinantzaketa txiki-txikia (%10etik %19ra arte)

2,90

Kofinantzaketa urria (%20tik %29ra arte)

5,75

Kofinantzaketa moderatua (%30etik %39ra arte)

8,60

Kofinantzaketa onargarria (%40tik %49ra arte)

11,45

Kofinantzaketa ona (%50etik %59ra arte)

14,30

Oso kofinantzaketa ona (%60tik %69ra arte)

17,15

Kofinantzaketa ezin hobea (%70etik gorakoa)

20,00

b) Bigarren fasea: programa baloratzeko irizpideak

1. irizpidea.–Programaren kalitate teknikoa: gehienez 55 puntu.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1.1. Programa osoa da teknikoki, barne egitura argi, koherente eta sendoa duena. Helburuen, jardueren, giza baliabideen, baliabide material eta teknikoen eta aurrekontuaren arteko egokitzapena: gehienez 15 puntu

–Arrazonamendu argia eta zehatza, programa egiteko beharrari buruzkoa

3,0

–Helburuak zehaztasunez adieraztea

3,5

–Aurreikusitako jarduerak egokiak dira proposatutako helburuetarako

3,5

–Giza baliabideak eta baliabide teknikoak eta materialak, planteatutako helburuen eta jardueren arabera

2,0

–Proiektua gauzatzeko aurrekontu arrazoitu eta orekatua, proposatutako helburuen araberakoa

3,0

1.2. Aurreikusitako jardueren definizioaren zehaztasuna; kronograma, eta helburuak lortzeko garatu beharreko esku-hartzearen metodologia: gehienez 12 puntu

–Proposatutako jardueren deskribapen zehatza

3,5

–Metodologiaren deskribapena

3,0

–Kronograma

3,0

–Jarduteko protokoloak

2,5

1.3. Jarduketak Foru Komunitateko herrietan gauzatzeko gaitasuna baloratzen da: gehienez 3 puntu

–Bere herrian bakarrik garatzen dute jarduera

1,0

–Jarduera bi herritan garatzen dute

2,0

–Jarduera hiru herritan edo gehiagotan garatzen dute

3,0

1.4. Programaren edukiak aspektu berritzaileak aurreikusten ditu: gehienez 6 puntu

–Programa garatzeko aspektu berritzaileak aurreikusten dira

3,0

–Teknologia berrien erabilera bultzatzen duen programa

–2,0

Programak aurreikusten du sare sozialetatik sartzea programan

1,0

1.5. Programa ebaluatzen da aldez aurretik ezarritako kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak oinarri harturik: gehienez 5 puntu

–Ez dira finkatzen kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak, programa ebaluatzeko bidea ematen baitute

0,0

–Programa ebaluatzeko kalitate adierazleak eta egiaztapenerako aldagaiak adierazten dira

2,0

–Programa ebaluatzen da aldez aurretik ezarritako kalitate adierazleen eta egiaztapenerako aldagaien arabera

5,0

1.6. Zehaztasuna eta zorroztasuna programa teknikoki gauzatzerakoan: gehienez 14 puntu

1.6.1. Boluntarioen prestakuntza (5 puntu):

–Programak berariazko prestakuntza ikastaroak aurreikusten ditu programa eta/edo jarduera gauzatzeko

5,0

–Programak ez du berariazko prestakuntza ikastarorik aurreikusten programa eta/edo jarduera gauzatzeko

0,0

1.6.2. Programaren eraginkortasuna: espero diren edo lortu diren emaitzak (gehienez 4 puntu):

–%25 baino gutxiago

0,0

–%26tik %50era bitarte

2,0

–%51tik %75era bitarte

3,0

–%75etik gora

4,0

1.6.3. Programaren eragina: espero den edo lortu den parte-hartzea (gehienez 4 puntu):

–%25 baino gutxiago

0,0

–%26tik %50era bitarte

1,0

–%51tik %75era bitarte

2,0

–%75etik gora

4,0

1.6.4. Justifikazioa (1 puntu):

–Justifikazio egokia

1,0

2. irizpidea.–Programaren koherentzia: 25 puntu.

AZPI-IRIZPIDEAK

Programak onuradunen beharrei eta eskakizunei erantzuten die.

Onuradunek modu aktiboan parte hartzen dute programa prestatzeko eta abian jartzeko.

Onuradunek parte hartzen dute programako jardueren antolaketan.

Programak planteatzen du jarduerak egitea esku-hartze integrala laguntzen duten beste entitate batzuekin batera.

Programak departamentuaren beste programa bat osatzen du.

Programak beste programa batzuk osatzen ditu Foru Komunitatearen esparruan.

Koordinazioa eta osagarritasuna beste entitate batzuekin, programaren garapena errazteko.

Programaren hasierako aurrekontua eta/edo birformulatua eta bere azken balantzea koherenteak dira.

Aurreko urteko gastu erreala eta abian den urterako aurkeztutako aurrekontua koherenteak dira.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Bat dator bi azpi-irizpiderekin edo gutxiagorekin

0,00

Bat dator hiru azpi-irizpiderekin

3,57

Bat dator lau azpi-irizpiderekin

7,14

Bat dator bost azpi-irizpiderekin

10,71

Bat dator sei azpi-irizpiderekin

14,28

Bat dator zazpi azpi-irizpiderekin

17,82

Bat dator zortzi azpi-irizpiderekin

21,39

Bat dator bederatzi azpi-irizpiderekin

25,00

3. irizpidea.–Kofinantzaketa: 20 puntu.

Baloratuko da eskura dauden baliabideen araberako programa bat gauzatzeko gaitasuna.

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

Kofinantzaketa ezdeusa (%0tik %9ra arte)

0,00

Kofinantzaketa txiki-txikia (%10etik %19ra arte)

2,90

Kofinantzaketa urria (%20tik %29ra arte)

5,75

Kofinantzaketa moderatua (%30etik %39ra arte)

8,60

Kofinantzaketa onargarria (%40tik %49ra arte)

11,45

Kofinantzaketa ona (%50etik %59ra arte)

14,30

Oso kofinantzaketa ona (%60tik %69ra arte)

17,15

Kofinantzaketa ezin hobea (%70etik gorakoa)

20,00

7.–Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lortzen diren puntuen, dirulaguntza eskaeraren eta aurrekontuan erabilgarri dagoen kredituaren arabera esleituko da.

Gehieneko dirulaguntza kalkulatzeko, lortutako puntuazioaren araberako portzentajea aplikatuko zaio programarako onartzen den aurrekontuari, eranskin honen bosgarren oinarriak deialdiaren kontzeptu eta gehieneko diru kopuru diruz lagungarriei buruz ezarritakoa kontuan hartuta.

Portzentaje hori honela kalkulatuko da:

7.1. Klub, adinekoen elkarte eta federazioak:

Aplikatu beharreko portzentajea lortutako puntuazioa ken 10 izanen da.

7.2. Adinekoen boluntarioen entitateak:

Gehieneko dirulaguntzaren portzentaje taula:

PUNTUAZIOA

DIRULAGUNTZAREN PORTZENTAJEA AURREKONTUAREN GAINEAN (%)

120 baino gutxiago

%0

120 eta 200 artean

(Lortutako puntuazioa - 120) = aplikatu beharreko portzentajea

Modalitateen banakako balorazioa egin ondoren, balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan erabilgarri dagoen dirua baino handiagoa bada, proportzionalki banatu edo hainbanatuko da baremoa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoen gainean.

“Boluntarioak” modalitateko dirulaguntzak haientzat erreserbatutako partidaren guztirakora iristen ez badira, soberakin hori “Programak garatzea” modalitaterako baimendutako zenbatekoari gehituko zaio.

Iragarkiaren kodea: F1906269