92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

7., 8., 9., 10. eta 11. aldaketak 2019ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2019ko apirilaren 25ean egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontuaren 7., 8., 9., 10. eta 11. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1905967