92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aritzuko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 3/2019 aldaketa 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarria sartzeari buruzkoa baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aritzun, 2019ko apirilaren 1ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Echeverz Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L1905679