92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Arau Subsidiarioen egiturazko aldaketa (S1-AR1 sektorea). Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2019ko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Arantzako Arau Subsidiarioen egiturazko aldaketa (S1-AR1 sektorea).

2. Aldaketa egiteko espediente osoa jendaurrean jartzea hilabetez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturik.

3. Hasiera batean onetsitako aldaketa igortzea lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloan eskumena duen departamentura, aldaketak ukitutako Nafarroako Gobernuko departamentuen txostenak jaso ditzan haien eskumeneko gaiei buruz, eta txosten orokorra egin dezan, haien ohartarazpen sektorialak bilduz.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arantzan, 2019ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1906187