92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Herri lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea
eta baldintzen plegua. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2019ko apirilaren 17an egin zuen osoko bilkuran, Iberdrola Distribución Electrica SAU-k sustatu duen “Proyecto de línea Electrica aérea a 400v para la electrificación de la central de Santiago en el Barrio Kamizelaieta” deituriko proiektuaren gainean, aho batez eta hasiera batean honakoa onartu zuen: Aranoko Frantziputzueta eta Kamiozelaieta parajeetan, hurrenez hurren herrilurra diren katastroko 1. poligonoko 14.,25. eta 27. partzelen okupazioa, zeina sustatu den Aranoko Santiago Zentrala hornitzen duen tentsio bajuko línea elektrikoa eraikitzeko proiektutuk ondorioztatzen den;eta administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Aranon, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1906048