92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Herri lurzatiaren okupazioari buruzko espedientea
eta baldintzen Plegua. Hasierako onespena

Aranoko Udalak, 2019ko apirilaren 17an egin zuen osoko bilkuran, Iberdrola Distribución Electrica SAU-k sustatu duen transformazio zentro berria eraikitzeko “CTIC Sauzar Arano, con su acometida en Alta Tensión y de la nueva línea aérea de baja tensión” deituriko proiektuaren gainean, aho batez eta hasiera batean honakoa onartu zuen: Aranoko Sagastizar parajean, herrilurra den katastroko 3. poligonoko 317. partzelaren okupazioa, zeina sustatu den transformazio zentro berri eta tentsio bajuko linea elektrikotik ondorioztatzen den; eta administrazio baldintzen agiria eta espedienteari lotutako gainerako dokumentazioa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan xedatuarekin bat.

Aranon, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Ainhoa Ansa Zugarramurdi.

Iragarkiaren kodea: L1906047