92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

31E/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 29koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, “Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuen entitate laguntzaileentzako 2019ko dirulaguntzak” izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 447170.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak xedatzen du botere publikoen jarduketek, besteak beste, funtsezko helburu hauek izanen dituztela gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzea eta haien normalizazioa, parte-hartzea eta integrazioa bultzatzea gizartean, politikan, ekonomian, lan arloan, kulturan eta hezkuntzan, autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena bultzatzea, kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea, pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartzea eta haietaz arduratzea, eta gizarteak behar sozialak konpontzen parte har dezala bultzatzea, batez ere giza talde behartsuenak ordezkatzen dituzten entitateen bidez.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroan (ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua), gizarteratze arloan bermatu gabeko prestazioen artean agertzen dira gizarte integraziorako etxebizitzak eskuratzeko laguntzak eta gizarte bazterketaren arloan jarduten duten gizarte ekimeneko entitateentzako dirulaguntzak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko aurreikuspenekin bateragarri izan behar dute arau horiek. Foru lege horretan ezarrita dago onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren dirulaguntzei dagokien araubide juridiko orokorra. Dirulaguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien oinarri arautzaileak ezarri eta argitaratu beharko ditu, halako jarduerak egiten dituztenek eta dirulaguntza jasotzeko moduan daudenek aukera izan dezaten dirulaguntza eskuratzeko.

Era berean, irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, gizarte integraziorako etxebizitzen araubidea finkatzen du V. kapituluan.

Deialdi honen xedea da dirulaguntza horiek emateko oinarri arautzaileak ezartzea, bai gizarte ekimeneko entitateek Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren esparruko jarduketak egin ditzaten, bai ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatu daitezen.

Deialdiak bide ematen die entitate interesdun guztiei berdintasunez parte har dezaten eta, era berean, bermatzen du dirulaguntzak irizpide objektiboei jarraikiz emanen direla. Irizpide horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak gizarte politikaren esparru orokorrean ezarritako jarraibideen arabera lehenetsiko dira. Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek adierazten dute, hurrenez hurren, dirulaguntza hauek egokiak eta interes publikokoak direla, eta deialdia eta oinarri arautzaileak, legezkoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz.

AGINTZEN DUT:

1. Irabazi-asmorik gabeko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk 2019an garatzeko emanen zaizkien dirulaguntzen deialdia onestea 2019rako, foru agindu honen eranskinean agertzen diren oinarri arautzaileei jarraikiz.

2. 300.000,00 euroko gastua baimentzea, 2019ko gastu-aurrekontuko “VAIS programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk” izeneko 900003 91600 4819 231605 partidaren kargura.

3. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu hau igortzea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzura, Aurrekontuak Kudeatzeko Atalaren Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera (DDBN) ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 29an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

I. ERANSKINA

Irabazi-asmorik gabeko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren funtzionamendu gastuetarako eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk 2019an garatzeko emanen zaizkien dirulaguntzen deialdiaren oinarriak 2019rako

Lehena.–Xedea eta helburuak.

1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean entitateei dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea 2019ko ekitaldirako.

Deialdi honen babespean egin beharreko proiektuak bi jarduketa ildotan gara daitezke:

a) Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan, alokatzeko modalitatean, parte hartu eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonek beren ingurunean gizarteratzeko behar duten laguntza profesionala jasotzen duten proiektuak.

b) Gizarteratze proiektuak, ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatzera jotzen dutenak.

Horretaz gainera, proiektu horiek modalitate hauetakoren bat eduki dezakete:

b.1) Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako eremu edo auzo behartsuetan egiten diren ekintzak, bizikidetza arazoen detekzio eta analisiaren bidez.

b.2) Esku-hartze sozialerako ekintzak egitea Nafarroako Foru Komunitateko udalerrietako eremu edo auzo behartsuetan, bizitegi arloko bereizte eta baztertze prozesuak gelditzeko/moteltzeko. Esku-hartze horiek ez dira diruz lagunduko, deialdi honen edo antzeko baten kargura, hiru aurrekontu ekitaldiz baino gehiagoz.

2. Deialdi honetatik kanpo utzi dira berariaz Gizarte Zerbitzuen Zorroan oinarrizko laguntzako prestazio bermatu gisa jasotako jarduketak, maiatzaren 22ko 32/2013 Foru Dekretuaren 24. artikuluan ezarritakoarekin bat. Foru dekretu horren bidez, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen programa eta finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onetsi zen; orobat, dirulaguntzen deialdi honetatik kanpo daude beste deialdi publiko batzuen bidez berariaz finantzatzen diren proiektu eta jarduketak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak. Eduki bakarra honako hau duten proiektuak baztertu egiten dira berariaz: kultur ekintzak eta aisialdikoak eta astialdikoak egitea eta eraikuntza eta/edo birgaitze lanak.

Bigarrena.–Aurrekontuko diru erabilgarria.

Helburu horietarako 300.000 euro bideratu dira. Diru kopuru hori 2019ko aurrekontuetako “VAIS programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk” izeneko 900003 91600 4819 231605 partidan dago erabilgarri.

Kopuru osoa jarduketaren modalitate hauen arabera banatuko da:

A modalitatea. Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programan, alokatzeko modalitatean, parte hartu eta gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonek beren ingurunean gizarteratzeko behar duten laguntza profesionala jasotzen duten proiektuak. Modalitate honetarako 235.000,00 euro gordeko dira.

B modalitatea. Gizarteratze proiektuak, ingurune ahuletan gizarte eta bizitegi arloko ekintzak eta herritarren arteko bizikidetza hobetzekoak garatzera jotzen dutenak. Modalitate honetarako 65.000,00 euro gordeko dira, honela banatuta:

b.1 modalitatea) 15.000,00 euro. Proiektuko gehienez ere 15.000,00 euro eskatzen ahal dira.

b.2 modalitatea) 50.000,00 euro. Gehienez ere 28.000,00 euro eskatzen ahal dira.

Hirugarrena.–Entitate onuradunek bete beharreko baldintzak.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen onuraduna izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, beren izaera juridikoaren arabera, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzean, Gizarte Zerbitzuen Erregistroan edo erregelamenduz dagokien erregistroan inskribatuta egotea.

b) Irabazi-asmorik ez izatea.

c) Ordezkaritza iraunkorra izatea Nafarroako Foru Komunitatean.

d) Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea, eta zorrik ez izatea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekin edo haren erakunde autonomoekin.

e) Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ezarritako gainerako debeku-egoeretan ez egotea.

f) A modalitateko jarduketetan:

–Etxebizitza eskuratzeko laguntza sozialeko programak gutxienez hiru urtez garatu izanaren esperientzia.

–Eskubide Sozialetako Departamentuarekin gizarte integraziorako etxebizitzen programetan eta etxebizitza arloko beste jarduketa batzuetan parte hartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu izana.

Laugarrena.–Jarduketek bete beharreko baldintzak.

Dirulaguntza jasotzeko, proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Deialdi honetako 1. oinarriko xede eta helburuetarako eta Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluko printzipioetarako egokiak izatea.

b) Bat etorriko da modalitate hauetako batzuekin:

A modalitatea: Jarduketen asmoa izanen da bizitegi arloko bazterketak larriki ukituriko familiei erraztasunak ematea NASUVINSA sozietate publikoaren alokairu programan sar daitezen (NASUVINSAk sustatutako alokairu sozialeko etxebizitzak, sustatzaile pribatuenak edo NASUVINSAk kudeatutako Alokairu Poltsako etxebizitzak), bai eta etxebizitza eskuratzeko eskubidea bermatzeko kenkari fiskalen sistemaren bidez ere (Nafarroan etxebizitzarako eskubide subjektiboa arautzen duen abenduaren 26ko 28/2018 Foru Legearen 1.Hiru artikulua).

–Azkeneko bost urtean programa horretan sartu diren familiei laguntza soziala emateko jarduketak izanen dira, baldin eta aurreko deialdien babesean entitateren batekin sinatua badute laguntza horretarako Gizarteratze Akordioa.

–Jarduketa berriak, programan sartzeko erraztasunak ematera bideratuak. 2019an deialdi honen babesean gehienez ere 24 jarduketa berriri emanen zaie dirulaguntza. Entitate bakoitzak gehienez ere 4 eskaera berri egiten ahal ditu.

Jarduerak 2019an egin beharko dira. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

B modalitatea: Bizitegi arloko banantze eta baztertze prozesuak gelditzera/moteltzera bideratutako jarduketak. Proiektuak eremu edo ingurune ahuletan egin behar dira, hau da, gizarteratzeko zailtasun handiak dituzten pertsona asko biltzen dituzten bizitegi eremuetan.

Modalitate honetan aurkezten diren proiektuek ekintza ildo hauetariko bati jarraitu beharko diote:

b.1.–Bizikidetza arazoen detekzioa eta analisia, eta gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoa eta esku hartzeko proposamena prestatzea. Mota honetako proiektuetarako ez dira 15.000,00 euro baino gehiago eskatuko.

b.2.–Esku-hartze sozialeko ekintzak gauzatzea, honako jarduketa eremu edo inguruneetan: edo proiektuan proposatutako esku-hartzearen aurretik gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoa dutenetan (gehienez hiru urteko antzinatasunekoa) edo esku-hartze soziala 2018. urtean egina dutenetan, aurreko hiru urteetan egindako diagnostikoan oinarrituta. Mota honetako proiektuetarako ez dira 28.000,00 euro baino gehiago eskatuko.

Jarduerak 2019an egin beharko dira. Kontzesioaren ebazpena ematen den eguna hartuko da jardueren hasiera eguntzat, salbu eta entitate onuradunak lehenagoko bat adierazten badu berariaz, betiere deialdiaren urte naturalaren barnean.

Bosgarrena.–Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira jarduera garatzeko lortzen ahal diren beste batzuekin, horiek beste administrazio publiko batzuetatik, beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik edo partikularretatik etorri, Espainiakoak edo nazioartekoak izan.

Hala ere, diruz lagundutako zenbatekoak, bakarrik edo beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin baturik, ez du behin ere gaindituko entitate onuradunak egin beharreko jardueraren kostua. Justifikazio hori entitatearen ziurtagiri bat aurkeztuz eginen da, eta bertan adieraziko da programarako jasotako diru-sarrerek ez dituztela gainditzen programak sortutako gastuak.

Seigarrena.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, behar-beharrezkoak izanik, deialdiaren epean egiten badira. Gastu horien kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

2. Gastu horiek 2019ko abenduaren 31ra arte egindako ondasun-emateenak edo zerbitzu-prestazioenak izanen dira, eta 2020ko otsailaren 10erako ordainduak egon beharko dira.

3. Gastu diruz lagungarriak multzo hauetakoak izan daitezke, eskatutako modalitatearen arabera:

A modalitatea:

Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programaren gastu diruz lagungarrietan kontzeptu hauek sartuko dira, A modalitatean:

a) Langileria gastuak: etxebizitza bat bilatzeko eta ingurunean txertatzeko prozesuan profesionalek familia onuradunei ematen dieten laguntzaren ondoriozko gastuak. Laguntza horretarako dirulaguntza ez da izanen kostu errealaren arabera finkatuko den gehieneko muga baino handiagoa eta, horretarako, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan zerbitzu ematen duten gizarte-laneko profesionalentzat ezarritakoa hartuko da kontuan. Kalkulu hori egiteko formula hau erabiliko da:

2019an eginen diren jarduketa berrien kopurua eta/edo laguntza jarduketen kopurua (4. oinarriko b) atalean adierazitakoaren arabera) bider 1.015,73 euroko modulua jarduketa bakoitzeko.

b) Langileen joan-etorrietarako gastuak, Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga gainditu gabe. Erabaki horren bidez, jarraibideak eman ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko enplegatuek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak onesteko (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa).

c) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

d) Zeharkako gastuak. Zilegi izanen da dirulaguntzari kopuru bat aplikatzea zeharkako kostuengatik. Zeharkako kostu horiek izanen dira entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak (langileen gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak) eta programaren koordinaziokoak.

e) Aipaturiko b), c) eta d) ataletako gastuak, guztira, ez dira izanen eskatutako kopuru osoaren %10etik gorakoak.

B modalitatea:

Modalitate honetarako gastu diruz lagungarriak kontzeptu hauetakoak izan daitezke:

a) Proiektuko jarduerak egiteko beharrezkoak diren zuzeneko gastuak:

a.1) Higiezinen alokairuak eta haiek erabiltzeak ekartzen dituen gastu arruntak. Entitatearen egoitzan egiten diren jardueren kasuan, hura alokatuta badago, entitatearen jarduera guztietan jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa. Aipatutako gastu arruntak zuzeneko gastu gisa diruz lagungarriak izateko, jarduera egin beharko da bakar-bakarrik horretarako erabiltzen den lokal batean.

a.2) Jarduera egiteko zuzenean behar diren materialak eta hornidurak.

a.3) Langileria gastuak; haien barnean daude soldatak, entitatearen kargura diren gizarte aseguruak eta jarduerak koordinatzeaz arduratzen diren langileen beste lan karga batzuk, eta/edo entitate onuradunak jarduerak gauzatzeko izendatutako gainerako langileenak. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta beste eginkizun eta lan batzuk egiten badituzte diruz lagundutako jardueraren ondoriozkoez gainera, dagozkien lan guztien aldean jarduera horrek betetzen duen zati proportzionala besterik ezin izanen da egotzi zuzeneko kostu gisa.

Langile gastuentzako dirulaguntza Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan lan egiten duten profesionalentzat ezarritakoa izanen da, gehienez; koordinazio lanetarako langileen kasuan, haien profila ez da izanen gizarte-langileei dagokiena baino handiagoa.

a.4) Bidaiak eta dietak. Langileen mugikortasunari lotutako gastuak dira, jarduerak egitearekin lotura zuzena dutenak, betiere gainditu gabe Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartutako Erabakian kostu errealaren gainean ezarritako muga. Erabaki horren bidez onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileek joan-etorriengatik egiten dituzten gastuak (2012ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 17koa). Bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira bidaietarako eta dietetarako gastuak.

a.5) Zerbitzu teknikoak eta profesionalak. Entitateaz kanpoko profesionalen kontratazioa, diruz lagundutako proiektuan jasotzen den jarduera jakin bat egiteko, eta bankuko transferentziaren bidez justifikatuko dira.

a.6) Finantza gastuak. Sail honetan sartuko dira entitateak izanen lituzkeen gastuak, baldin eta bere jarduera ez eteteagatik hirugarrenei kalte egin eta bankuari mailegu bat edo kreditu lerro bat eskatzea beharrezkoa balitz. Kontzeptu horren barrenean egozten ahalko dira, bakar-bakarrik, dirulaguntzaren aurrerakina pagatu arte sortzen diren interesak eta, orobat, mailegua ireki eta ixteko gastuak. Banku kontuetako interes zordunak salbuetsita daude (kontu korronteetako zorpekoak).

Kreditu lerroa edo mailegua deialdi honetan aurkezten den proiekturako eskatu beharko da, zalantzarik gabe; horretarako, 2.000 euroko dirulaguntza emanen da gehienez. Entitateak dirulaguntzaren aurrerakinik eskatzen ez badu, finantza gastuak ez dira aintzat hartuko.

Diruaguntzari dagozkion finantza gastuak kalkulatzeko, kontuan hartuko da banku entitateari eskatutako mailegua edo kreditua ez izatea proiektuaren guztirako kostuaren %70etik gorakoa. Bestela, ehuneko hori arteko hainbanaketa eginen da.

b) Zeharkako gastuak.

Proiektuaren zeharkako kostuengatik dirulaguntzari %10eko edo hortik beherako zenbatekoa aplikatzen ahalko zaio. Zeharkako kostu horiek entitate onuradunaren funtzionamendu gastu orokorrak izanen dira, alegia: bestelako langile gastuak, lokalenak, bulegoko materialenak eta bestelako gastu arruntak. Zeharkako gastuen %75 gutxienez Nafarroan egindako gastuak izanen dira.

4. Ez dira inola ere gastu diruz lagungarritzat hartuko ekipamendu eta ondasun inbentariagarriak, ez eta eraikuntzako materialak, protokoloko eta luxuzko gastuak (otorduak, harrerak, opariak, loreak, ikuskizunetarako sarrerak, etab.) eta amortizazioak ere.

Zazpigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

1. Entitate eskatzaile bakoitzak eskaera bakar bat aurkez dezake proiektu modalitate bakoitzeko (A-B), horretarako prestatu den ereduaren arabera. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian (González Tablas kalea 7, 31005 Iruña) eta erakunde beraren webgunean (www.nafarroa.eus) eskuratzen ahalko da.

2. Entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da eskabidea, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 egun balioduneko epean.

3. Eskaerak, ahal dela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Interesdunek Eskubide Sozialetako Departamentuaren Erregistroetan ere (González Tablas kalea 7, 31005 Iruña) aurkezten ahal dituzte eskaerak, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietan. Gainera, eskabideak Nafarroako Gobernuarenak ez diren beste erregistro ofizial batzuetan aurkezten badira, aurkezpen horren berri emanen diote unitate kudeatzaileari, mezu elektronikoa bidaliz sincluss@navarra.es helbidera, aurkezpenaren egunean berean.

Posta bulegoen bitartez aurkezten diren eskaerek posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako zehaztapenak bete beharko dituzte. Entitate eskatzaileek sincluss@navarra.es helbidera egun berean mezu elektroniko bat bidaliz iragarriko dute eskaera bidali dela.

4. Eskaera adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez da onartuko.

Zortzigarrena.–Aurkeztu beharreko agiriak.

1. Entitate eskatzaileek Nafarroako Gobernuko eskaera orokorra aurkeztu beharko dute, honako agiri hauekin batera (agiri horiek jatorrizkoak edo fotokopiak izan beharko dira):

A.–Entitate eskatzailearen dokumentazioa:

a.1) Entitatearen estatutuak.

a.2) Entitatea erregelamenduz dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria edo beste frogagiri bat. Entitateak helbide soziala Nafarroatik kanpora baldin badu, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean ordezkaritza ireki dela dioen ziurtagiria. Aipamen horren ordez beste erregistro administratibo batek emandako ziurtagiri osagarria aurkezten ahalko da, ordezkaritza hori badela egiaztatzen duena, edo notarioaren agiria, fundazioen kasuan. Ziurtagiri horrek/horiek urtebete baino gutxiagoko antzinatasuna izan beharko du/dute, deialdi hau argitaratzen den egunean.

a.3) Identifikazio fiskaleko txartela.

a.4) Erantzukizunpeko adierazpena, entitatearen ordezkariak egina, entitateak, haren administratzaileek eta ordezkariek dirulaguntzen onuradun izateko debekurik ez dutela urratzen dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

a.5) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

a.6) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

a.7) Dirulaguntzaren eskabidea sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

a.8) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, Nafarroako Gobernuari dirulaguntza eskatzen dion lehenbiziko aldia baldin bada edo aurreko dirulaguntzak jasotzeko emandako bankuko kontua aldatu bada.

a.9) Hala behar izanez gero, eta 14. oinarrian xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla frogatzeko txostena, bai eta seigarren oinarriko "finantza gastuak" izeneko a.7 puntuan xedatutakoaren ondorioetarako ere.

a.10) Nahi izanez gero, entitate eskatzaileek, dirulaguntza eskabidearekin batera, deialdi honen hemezortzigarren oinarrian araututa dagoen gardentasun betebeharra betetzeko behar den informazioa aurkez dezakete. Informazio hori eskaerarekin batera aurkezten ez badute, dirulaguntza jasotzen duten entitateek oinarri hartan ezarritakoa bete beharko dute, eta hilabeteko epea izanen dute informazio hori aurkezteko, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten edo, kasua bada, argitaratzen den egunetik hasita.

B.–Dokumentazioa baloraziorako:

–Proiektuaren memoria inprimaki ofizialean, paperezko euskarrian eta informatikoan. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko bulego nagusietan (González Tablas kalea 7) eta Nafarroako Gobernuaren webgunean (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eskuratzen ahalko da.

–B modalitateko (b.2 azpimodalitateko) proiektuek aurkeztu beharko dute proiektuan proposatutako esku-hartzearen aurreko gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoa (gehienez hiru urteko antzinatasunekoa), esku-hartze soziala justifikatzen duena.

–Agiri grafiko, tekniko eta ekonomikoak (proforma fakturak, aurrekontu profesionalak eta abar), eta programaren ezaugarriez ongi jabetzeko eskaini nahi diren bestelako agiriak. Dokumentazio hori guztia memoriaren eranskintzat hartuko da.

2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituzten agiriak edo administrazio honen esku dauden datuak badira, ez da beharrezkoa izanen a.1), a.2), a.3), a.7) eta a.8) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztea. Kasu horretan, eskatzaileak zilegi izanen du agiri horiek ez aurkeztea, baina idatziz adierazi beharko du noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu zituen, betiere bost urte baino gehiago igaro ez badira espediente hura amaitu zenetik. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren aitorpen bat aurkez daiteke, inguruabar hori azaltzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako, entitateek frogatzen duten antzinatasuna errespetatuko da, baldin eta pertsonifikatzeko formula juridikoa baizik aldatu ez badute, eta, betiere, alderdi hori entitatearen estatutuetan frogatzen bada.

Bederatzigarrena.–Dirulaguntza emateko prozedura eta instrukzioa.

1. Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokakoa izanen da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

2. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak tramitatuko ditu eskaerak, eta, instrukzio organo gisa, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua arituko da. Horrexek egiaztatuko du dirulaguntzak hartzeko betebeharrak betetzen diren, eta eskaerak ofizioz baloratuko ditu, oinarri hauen arabera.

3. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, ondotik aipatzen diren kasuetan interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean hutsegiteak zuzendu edo aginduzko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio hori egin ezean eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela, espedientea artxibatzeko ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusita dagoenari jarraikiz:

a) Eskaeran identifikazio daturik ez agertzea, dela eskatutako dirulaguntzari dagozkionak, dela entitate eskatzaileari buruzkoak.

b) Zortzigarren oinarriaren A ataleko dokumentazioan akatsak edo hutsak izatea.

c) Aurrekontua aldatu beharra dakarten arazoak (akats aritmetikoak, okerreko datuak, oso errealistak ez diren kostuak edo hautagarriak ez diren beste kostu batzuk). Horren ondorioz, gauzak argitzeko eskatzen ahalko da, eta instrukzio organoak aldaketak edo murrizketak ezartzen ahalko ditu akats edo datu zehaztugabe horiei aurre egiteko.

d) Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66. artikuluan ezarritako kasuetako edozein.

Gainerako kasu guztietan, eta, bereziki, baloratzeko aurkezten den dokumentazioari lotutako kasu guztietan, ez da zuzentzeko aukerarik izanen.

Hamargarrena.–Eskaeren balorazioa eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Gauzatutako proiektuetarako guztira 300.000,00 euroko aurrekontua izanen da erabilgarri, 2019ko gastu-aurrekontuko “VAIS programa eta etxebizitza arloko beste laguntza jarduketa batzuk” izeneko 900003 91600 4819 231605 partidaren kargura:

  • 235.000,00 euro, A modalitateko proiektuetarako.
  • 65.000,00 euro, B modalitateko proiektuetarako, honela banatuta:
  • 15.000,00 euro b.1 modalitaterako. Proiektuko gehienez ere 15.000,00 euro eskatzen ahal dira.
  • 50.000,00 euro b.2 modalitaterako. Proiektuko gehienez ere 28.000,00 euro eskatzen ahal dira.

Guztira esleitutakoa ematen ez bada, beste modalitatera bideratzen ahalko da soberakina, irizpide hauei jarraikiz:

–A modalitateko soberakina hurrenkera honetan esleituko da: b.2 eta b.1.

–b.1 modalitateko soberakina hurrenkera honetan esleituko da: A eta b.2.

–b.2 modalitateko soberakina hurrenkera honetan esleituko da: A eta b.1.

1. Eskaerak bereizirik eta zein bere aldetik baloratuko dira, modalitate eta/edo azpimodalitate bakoitzaren arabera (2. oinarrian adieraziak), 0tik 100 puntura arteko eskala erabiliz, II. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

2. Dirulaguntzarako eskaera baiesteko, esku-hartzeak gutxienez ere 50 puntu lortu beharko ditu, eta horietatik 40 gutxienez “b” atalari lotutakoak izanen dira.

3. Dirulaguntzaren zenbatekoa eskatu eta onartzen den aurrekontuaren %100 adinakoa izanen da; A modalitaterako dirulaguntza ezin izanen da aurreikusitako 24 jarduketa berrientzat baino gehiagorentzat zabaldu.

4. Balorazio positiboa lortzen duten eskaeren zenbateko guztiek aurrekontuetan horretarako ezarrita dagoen kreditua gainditzen badute, lehentasun hurrenkera bat ezarriko da, balorazioan lorturiko puntuazioaren arabera, eta dirulaguntzak muga horretaraino banatuko dira. Prozedura horren arabera dirulaguntza eskuratzen ahal duen azken proiektuarentzako dirulaguntza proposatuko da, baldin eta haren kontzesioa eraginkorra bada, eta, horretarako, hurrengo oinarrian aurreikusitako tramiteari jarraituko zaio.

Hamaikagarrena.–Birformulazioa.

Dirulaguntzaren proposamenaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa baldin bada, instrukzio organoak eskaera berregiteko eskatzen ahalko du, konpromisoak eta baldintzak egokitu daitezen ematen ahal den dirulaguntzaren arabera, betiere hasierako xedea eta ezaugarriak errespetaturik. Aldatutako proiektu horren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta, halakorik badago, hasiera batean antzeko baldintzetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino (eskaeran ageri den kofinantzaketa portzentaje bera mantenduko da).

Hamabigarrena.–Prozeduraren ebazpena.

1. Prozeduraren instrukzioa eginda, eta aurkeztutako eskaerak ebazteko proposamena egin ondoren, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari dagokio ebazpena ematea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz.

2. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.

3. Ebazpen horretan honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer eskatzaileri esleitu zaizkion, laguntzen helburua, zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

Hamahirugarrena.–Jakinarazpena eta argitalpena.

Deialdiaren ebazpena administrazio prozedura arautzen duen legedian ezarri bezala jakinaraziko zaie entitate interesdunei, eta Nafarroako Atarian argitaratuko da.

Hamalaugarrena.–Dirulaguntza ordaintzea.

1. Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baldin eta irabazi-asmorik gabeko entitateek edo horien federazio, konfederazio edo taldeek ez badute aski baliabiderik dirulaguntza jaso duen jardueraren gauzatzea behin-behinekoz finantzatzeko, betiere behar bezala frogatzen badute.

Horretarako, entitateak aurkeztu beharko du funts horniduraren beharra frogatzen duen dokumentazioa, honako hauek erantsita: likideziaren behar iragankor hori frogatzen duen txostena, ordezkariaren ziurtagiri bat, entitatearen izenean dauden banku kontuak agertzen dituena, bankuko kontuetako uneko saldoak agertzen dituen bankuko ziurtagiri bat –banku elektroniko bidez lortutakoak ere onartuko dira–, eta entitateko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, horren bidez azalduz zergatik ezin diren erabili baliabide eskuragarriak deialdi honetan diruz lagundutako jarduera garatzean, edo dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar direla frogatzen duen beste edozein ziurtagiri.

2. Ordainketa aurreratzen ahal den kasuetan, aldez aurretik gardentasun betebeharra betetzen dela frogatu beharko da.

3. Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa ez den kasuetan, jarduera egin dela justifikatu ondoren ordainduko da dirulaguntza, 15. oinarrian adierazitakoari jarraikiz. Ordainketa partzialak egiten badira, ordainketa proportzionalak izanen dira, behin gastuak eta kofinantzaketa –horrelakorik bada– justifikatu ondoren.

Hamabosgarrena.–Justifikazioa.

1. Entitate onuradunek diruz lagundutako proiektuaren gauzatzeari buruzko txosten teknikoa eta ekonomikoa aurkeztu beharko dute (partziala edo azkenekoa, zer dagokion), inprimaki ofizialean eta euskarri informatikoan. Eredua Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuan eskura daiteke, edo Nafarroako Atarian (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

2. Azken txostenak edo txosten partzialak justifikazio-kontuaren itxura izanen du, eta gastua justifikatzen duten agiriekin batera aurkeztuko da. Hurrengo alderdi hauek jasoko ditu:

2.1. Tarteko ordainketak egiteko txosten partziala:

a) Justifikazio teknikoa:

Proiektuaren bilakaerari buruzko tarteko txosten laburra, ezarritako ereduaren araberakoa, kronograma batean diruz lagundutako jardueren exekuzioa adieraziz, finkatutako helburuen (orduak, prezioa, parte-hartzaile kopurua, etab.) eta gastatutako diru kopuruaren arabera. Tarteko txosten horiek aurkezturik ere, programaren azken txostena aurkeztu beharko da hura bukatutakoan.

b) Justifikazio ekonomikoa:

b.1) Dirulaguntzaren xedeko proiektuari aplikatutako gastuen zerrenda, honako hauek zehaztuta: agiri zenbakia, kontzeptua, emailea, igorri zeneko data, zenbatekoa eta egiazki noiz pagatu den. Zerrenda horrekin batera, gastuaren eta ordainketaren frogagiriak modu digitalean aurkeztu beharko dira (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), lehen aipatutako gastuen zerrendan deskribatutako ordenari jarraikiz. Egiaztagiri gisa, banku-laburpenak, ordainagiriak eta fakturak onartuko dira bakarrik, eta horietan jaulkitzailearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua, prezioa eta ordaintzeko modua adierazi beharko dira, apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi baitzen. Organo kudeatzaileak posta elektronikoz bidali beharko die entitateei onartutako gastuen zerrenda, haiek dagozkien aldaketak barne, baldin badaude, eta sinadura digitalaren bitartez sinatu beharko du onartu den dokumentazioa Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren aurrean aurkeztu dela egiaztatuz, jasotako dirulaguntza justifikatzeko.

b.2) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizatua (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela.

b.3) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizatua (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela.

b.4) Dirulaguntzaren bidez finantzaturiko langileen lan-kontratuak, digitalizatuak (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), eta dagokien ikasketa tituluak, aurkeztutako proiektuaren arabera, betiere Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuak ez baditu.

b.5) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), proiektuan benetan aritu diren langileen gastua egiaztatzeko.

b.6) Entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

b.7) Entitateak egindako ziurtagiria, digitalizatua (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea egiaztatzeko.

2.2. Proiektua bukatu ondoren, eta betiere 2020ko otsailaren 10a baino lehen (egun hori barne), entitateak proiektua gauzatu dela justifikatzen duen azken txostena aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren arabera, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian:

a) Proiektuaren exekuzioari buruzko txosten teknikoa, eredu ofizialaren arabera prestatua, gutxienez honako atal hauek jasoko dituena, aurkeztutako proiektuan adierazitakoarekin bat:

–Lortutako helburuen zehaztapena.

–Lortutako emaitzak.

–Egindako jarduerak.

–Egindako jarduerak egiaztatzeko iturriak.

b) Proiektuaren emaitzen kontua (diru-sarrerak eta gastuak), kontzeptuen arabera sailkaturik, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian).

c) Diruz lagundutako proiektuaren justifikazio ekonomikoa, oinarri honen aurreko paragrafoetan hurrengo ordainketak egiteko ezarritako baldintza beretan.

d) Onetsitako aurrekontua eta gauzatutakoa erkatzen dituen taula, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), desbideratu dena adierazita.

e) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), non frogatuko baita justifikazioko kontuan inputatutako zeharkako gastuen portzentajea eta jarduera garatzeko diru-sarrerek ez dituztela gastuak gainditu.

f) Entitateko arduradunak sinatutako ziurtagiria, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), non frogatzen baita proiektuko langileek finantzaturiko programetan egin dituzten lanaldien egozpena, eta proiektuan aritu diren langileei ordaintzeko benetan bideratu dela.

g) Entitateko langileen hileko nominen laburpenak.

h) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkion eginbeharrak egunean dituela. Justifikazioak ordainketa badakar berekin, erantsi eginen da.

i) Nafarroako Gobernuak eta/edo Espainiako Zerga Agentziak luzatutako ziurtagiria, digitalizaturik (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian), eskaera aurkeztu aurretik hilabeteko epean egina beranduenik, frogatzen duena tributu arloko betebeharrak egunean dituela. Justifikazioak ordainketa badakar berekin, erantsi eginen da.

j) Urteko 190 eredua (lan atxikipenak, zenbait enpresa eta lanbide jardueraren atxikipenak eta sarienak), eta urteko 180 eredua (errentamenduengatiko atxikipenak), biak digitalizatuak (telematikoki aurkeztuta, edo CD edo USB euskarrian).

k) Justifikatzen den gastua ez bada iristen aurreratutako edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, frogagiri bat aurkeztu beharko da erakusteko diru-sarrera bat egin dela Eskubide Sozialetako Departamentuaren alde, aurreratutako edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa, deusetan galarazi gabe dirulaguntzaren espedientea ixten duen ebazpenean ezartzen dena. Diru-sarrera horren bidez entitateak adieraziko du itzuli duen zenbatekoari uko egiten diola.

Entitate onuradunak organo kudeatzaileari eskatuko dion ordainketa-gutunaren bidez eginen da diru-sarrera.

l) Beste edozein dokumentazio grafiko nahiz idatzi, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako proiektuaren gauzatzearen edo bilakaera onaren berri emateko.

3. Jarduerak, dirulaguntzaz gain, funts berekiekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatu direnean, azken justifikazioan –edo justifikazio partzialetan, hala balegokio– dirulaguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela. Hala ez bada, ordaindutako zati proportzionala itzuli beharko da.

4. Dirulaguntzaren azken ordainketarako eskubidea ematen duen azken txosten partziala aurkezteko mugaeguna 2019ko azaroaren 30a izanen da, eta alderdi hauek azalduko ditu gutxienez:

–Modalitate guztietarako: Gizarte Segurantzarekiko betebeharren ordainketa guztiak eta zerga arlokoak egunean izateari buruzko ziurtagiriak, oinarri honen 2.2 puntuaren h) eta i) ataletan azaltzen denaren arabera.

–A modalitaterako: jarduera egin dela frogatzen duten txosten sozialak, hamazazpigarren oinarriaren c) puntuan azaltzen denaren arabera. Kasu honetan, aurkeztutako txosten kopuruaren arabera kalkulatuko da ordainketa, eta modulu honi jarraikiz eginen da likidazioa: kontzesio osoa zati onetsitako jarduketa kopurua.

–b.1 modalitaterako: gizarte eta bizitegi arloko diagnostikoari buruzko txostena eta kontzesioa eragin duen esku-hartze proposamenarena. Kasu honetan, kontzesioaren guztirakoa osatu arte ordainduko da.

–b.2 modalitaterako: hamabosgarren oinarri honen 2.1 puntuan ageri den justifikazioa; justifikatutako kopurua ordainduko da kasu honetan.

Edonola ere, dirulaguntza ordaintzeko azken justifikazio honek entitate onuraduna ez du salbuesten gauzatutako proiektuaren azken justifikazioa aurkeztu beharretik; horretan jarduera guztiaren justifikazio teknikoa eta ekonomikoa sartuko dira, eta horiei frogagiriak erantsiko zaizkie, betiere hamabosgarren oinarri honetan ezarritako moduan.

5. Azken txostena, beranduenez, 2020ko otsailaren 10ean aurkeztu beharko da.

Hamaseigarrena.–Hornitzaileak hautatzea eta azpikontratatzea.

1. A modalitateari dagokionez, ezin da azpikontrataziorik egin, alegia, beste batzuekin hitzartzea dirulaguntzaren xede den jardueraren betetze partziala.

2. B modalitatean, entitate onuradunak hirugarrenekin azpikontratatzen ahalko du dirulaguntzaren xede den jardueraren betetze partziala; horretarako, diruz lagundutako aurrekontuaren %50 erabiltzen ahalko du, gehienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Onuradunak berak egiten badu diruz lagundutako jarduera, horretarako behar diren gastuen kontratazioa kontzeptu honetatik kanpo geldituko da.

3. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritako portzentajeekin eta zehaztapenekin bat, azpikontratazioa egitean, gehienbat desgaitasuna duten langileek edo bazterketa egoeran daudenek osatutako enpresei edo entitateei emanen diete lehentasuna entitate onuradunek, betiere entitate horiek egin ditzaketen prestazio edo jarduerak badira, nolakoak diren ikusita. Entitate onuradunak ez badu lehentasun hori aplikatzen, arrazoibidez justifikatu beharko du dirulaguntza kudeatzen duen zerbitzuan.

4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako gastuak aholkularitza edo laguntza enpresek zerbitzu emateko baldin badira eta 12.000,00 euro baino handiagoak badira, organo emaileari frogatu beharko diote enpresa edo entitate hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Kontsulta-tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde egin beharko ditu entitate onuradunak. Kontu horiek agiri bidez frogatu beharko ditu dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, egindako hautapenaren arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko da.

5. Ez da beharrezkoa izanen enpresa bati baino gehiagori kontsulta egitea, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

Hamazazpigarrena.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Entitateek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Dirulaguntza ematea eragin duen programa gauzatzea deialdi honetako oinarri arautzaileen eta baldintza eta betebehar formal eta materialen arabera, eta dirua zer helburutarako eman zen, hartarako baino ez erabiltzea.

b) Oinarri arautzaileotan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta azkenekoak, adierazitako egunetan aurkeztea.

c) A modalitateko esku-hartzeen jarraipenari buruzko txosten sozialak aurkeztea:

–VAISen 2019ko jarduketa berrietarako: eskaera aurkeztuko da, baita baloratzeko behar den informazioa ere.

–Alokairu-kontratu bat eskuratzen duten familia-unitateentzat: familia-unitatea etxebizitzan sartu eta hiru hilabetera, jarraipen txosten bat aurkeztuko da.

–Azkeneko bost urtean programan sartu diren familiei laguntza soziala emateko jarduketetarako: ekitaldiaren azken hiruhilekoan, jarduketei egindako jarraipenaren gaineko txostenak aurkeztuko dira. Jarduketa ixtea dagokion kasuetan, programan izandako ibilbidearen balorazio orokorra jasoko du txosten horrek.

d) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuari jakinaraztea proiektuari esleitutako langile taldean egiten diren aldaketa guztiak, eta, bereziki, laneko bajak. Baja kasuetan, langileak hilabeteko epean ordeztu beharko dira, dirulaguntza ematean aintzat hartutako langile gastuak osatzeko behar den lanaldi portzentajerako kontratatuz.

e) Proiektuen zabalkundea eta publizitatea egitean, diruz lagundutako entitateek dirulaguntza nork eman dien adierazi beharko dute, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak uztailaren 2an emandako 212/2010 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat. Gainera, foru agindu horren 2. artikuluaren baldintza orokorrak eta 4.1 b) artikuluaren berariazko baldintzak bete beharko dituzte.

f) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

g) Entitatearen izaera dela-eta kontabilitatean eskatzen ahal zaizkion betebeharrak betetzea.

h) Diruz lagundutako jarduera finantzatzeko eskatutako eta/edo lortutako bestelako laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

i) Kontzesio urtearen ondorengo urteko otsailaren 10a baino lehen, dirulaguntzaren xede den proiektu bakoitzaren betetze maila neurtzeko datu kuantitatibo eta kualitatiboak biltzen dituen ebaluazio memoria aurkeztea Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusian, horretarako dagoen ereduaren arabera prestatua. Eredua Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren bulego nagusietan eta haren webgunean izanen da entitate interesdunen eskura. Nahi izanez gero, entitate onuradunak bestelako agiriak aurkezten ahalko ditu, idatziak edo grafikoak, diruz lagundutako programa ongi egin dela bermatzeko.

j) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

k) Deialdi honetan eta aplikatzekoa den legedian ezarritako kasuetan, harturiko funtsak itzultzea.

l) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako betebeharrak.

m) Eskubide Sozialetako Departamentuaren baimena eskatu eta eskuratzea diruz lagundutako proiektuan funtsezko aldaketak egiteko, baldin proiektua gauzatzea nabarmen aldatzen edo zailtzen duten inguruabarrak gertatzen badira. Funtsezko aldaketatzat jotzeko, helburuetan, emaitzetan, onura hartzen duen populazioan edo lurralde kokapenean eragina izan beharko du, edo, hasierako aurrekontuarekin alderaturik, partidako multzo bakoitzaren %5eko desbideratze ekonomikoa gertatu beharko da. Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira, eta inguruabar horiek gertatu eta berehala adierazi beharko dira, betiere diruz lagundutako proiektua egiteko epea bukatu baino lehen. Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan edozer aldatuz gero, Administrazioak onartu ala ez, dirulaguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da, edo, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzuli beharko da. Proiektua gauzatu bitartean gertatzen diren gainerako gorabehera eta aldaketa ez-funtsezkoak arrazoituta adieraziko dira justifikazioko txosten partzialean edo azken txostenean, barnean dela Nafarroako Gobernutik kanpoko finantzabideak handitzeagatik guztirako kostua handitzea.

Hemezortzigarrena.–Gardentasun betebeharra.

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3.c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude arau honetan ezartzen diren gardentasun betebeharrak betetzera, baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro.

Foru lege honen 12.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute 10 eguneko epean, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Kargudunen zerrenda eta dedikazio araubidea.

c) Entitateak kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu.

d) Entitate onuradunaren urteko kontuak.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta dirulaguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen badu, ez du informazioa errepikatu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, entitateak identifikatu beharko du noiz eta Foru Komunitateko Administrazioaren zein organoren aurrean aurkeztu zuen.

Aurrekoa galarazi gabe, entitate onuradun guztiak behartuak daude unitate kudeatzaileari behar den informazio guztia ematera, aurretiazko errekerimendua eginda eta hamar eguneko epean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak betetzen direla frogatze aldera.

Errekerimenduan horretarako emandako epea hura bete gabe iraganik, hertsapen-isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, interesdunari ohartarazpena egin eta entzunaldia eman ondoren. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasun-printzipioa hartuko dira kontuan.

Entitate onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak ukatu gabe, entitateak azkenean ez badu betebehar hau betetzen, jasotako diru kopuruak itzuli beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hemeretzigarrena.–Ez-betetzeak.

1. Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo partez, proiektua gauzatzen ez bada, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen ez badira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren betebeharrak betetzen ez badira. Legez ezarritako kasuetan, gainera, bidezkoa izanen da dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea.

2. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

3. Ez-betetzeetan maila desberdinak egonen dira, honako hauen arabera:

–Esku-hartzea noraino bete den, arlo teknikoari eta aurrekontuari dagokienez.

–Zenbat aldaketa egin diren, eta nolakoak, aurretik baimen administratiboa izan gabe.

–Txostenak epetik kanpo aurkezten direnean, zenbat egun iragan diren.

4. Aurreko ataletan xedatutakoa gorabehera, arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiko zaio, edo, bestela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari. Itzulketa eskatzeko prozedura 12 hilabeteko epean ebatziko da, hasten denetik kontatuta.

Hogeigarrena.–Bidezko diren administrazio errekurtsoak.

1. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2005 Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat.

2. Aplikazio egintzen aurka eta ebazpenaren aurka (berariazkoa edo ustezkoa) gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin bat.

Hogeita batgarrena.–Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri arautzaile hauetan ezarritakoaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen xedapenak aplikatuko dira.

II. ERANSKINA

Proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak. VAIS programa eta ingurune ahuletan egiten diren gizarte eta bizitegi arloko ekintzak

A.–Erakundearen bidezkotasuna (%18) (18,00 puntu).

A eta B modalitateak.

a.1.

Oinarri soziala eta ezarpena Nafarroan

(3,00 puntu bitarte)

a.1.1.

Jarduera urteak, erregistroko inskripzioaren arabera (0,10 urteko)

(1,00 puntu bitarte)

a.1.2.

Bazkide kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

>300 bazkide

1,00 puntu

50-300 bazkide artean

0,50 puntu

<50 bazkide

0,00 puntu

Fundazioen kasuan

0,50 puntu

a.1.3.

Entitateko zuzendaritza edo ardura karguetan dagoen emakume kopurua, eskala honen arabera

(1,00 puntu bitarte)

%50 eta hortik gora

1,00 puntu

%20tik gora eta %50etik behera

0,50 puntu

<%20

0,00 puntu

a.2.

Gaitasun finantzarioa

(7,00 puntu bitarte)

a.2.1.

Aurreko urteko emaitza ekonomikoen azterketa (entitatearen diru-sarreren eta gastuen arteko aldea)

(3,00 puntu bitarte)

Superabita (Diru-sarr. > Gast.)

3,00 puntu

Oreka (Diru-sarr. = Gast.)

Defizita %10etik beherakoa [(Diru-sarr. - Gast.)/Gast. < - %10]

1,00 puntu

Defizita %10etik gorakoa

0,00 puntu

a.2.2.

Entitatearen aurreko urteko finantzabideen azterketa

(4,00 puntu bitarte)

Finantzabide pribaturik bada, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Diru-sarrera guztien %30 baino gehiago

2,00 puntu

Diru-sarrera guztien %15 baino gehiago

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

Finantzabide asko badaude, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 4 finantzabide ezberdin

2,00 puntu

Nafarroako Gobernuaz gainera, > 2 finantzabide ezberdin

1,00 puntu

Gainerakoa

0,00 puntu

a.3.

Gaitasun operatiboa eta esperientzia gizarteratze lanaren arloan

(8 puntu bitarte)

a.3.1.

Azkeneko 4 urteotan gizarteratzearen arloan egindako jarduera-proiektuen kopurua (0,50 puntu proiektu bakoitzeko; 0,00 puntu, proiekturik ez bada)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.2.

Entitateak kontratatzen dituen pertsonengatik (0,50 lanaldi osoko kontratu bakoitzeko; lanaldia laburragoa bada, proportzioan dagokiona)

(2,00 puntu bitarte)

a.3.3.

Prestakuntzako praktiketan ari diren pertsonak

(2,00 puntu bitarte)

a.3.4.

“Auditoretza soziala” egiten dute edo kalitate sistema homologatua dute

(1,00 puntu bitarte)

a.3.5.

Genero berdintasunerako plan bat ezarria dute

(1,00 puntu bitarte)

B.–Proiektuaren kalitate teknikoa.

A modalitaterako (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(20 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, jardueren eta emaitzen artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 20ra arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

20,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

15,00 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

10,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia

5,00 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(12,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(4,00 puntu bitarte)

Oso egokia

4,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(10,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Laguntza sozialaren metodologia aztertzea

(10 puntu bitarte)

Laguntza sozialaren eta arretarako banakako planaren deskribapena baloratuko da: helburuak, jarduerak, esku hartzeko esparruak eta espero diren emaitzak; eskala kualitatibo honen arabera:

Oso egokia

10,00 puntu

Egokia

7,50 puntu

Hala-holakoa

5,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(5,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Koordinazio egitura edo jarduketa protokolo bat (batzordea, aldian aldiko bilerak, telefono deiak, eta abar) planteatzen du familia-unitateen erreferentziako oinarrizko gizarte zerbitzuekin

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.2.

Arazo sozial bera jorratzen duten beste entitate eta baliabide sozial batzuekin koordinatzeko egitura bat proposatzen du (batzordea, aldizkako bilerak, etab.)

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.6.

Arreta hartzen duten familia unitateen azterketa

(12,00 puntu bitarte)

b.6.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.6.2.

Pertsonak aukeratzeko irizpideen azterketa

(6,00 puntu bitarte)

Oso egokia

6,00 puntu

Egokia

4,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.7.

Eraginkortasunaren eta efizientziaren azterketa, aurreko urteetako jarduerek jarraitzen badute

(13,00 puntu bitarte)

b.7.1.

Aurreko urtean aurreikusitako jarduketak gauzatzerakoan izandako eraginkortasuna (aurreko urteetan proposatutako jarduketen eta benetan gauzatutakoen arteko erlazioa baloratuko da)

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.7.2.

Lanaldi osoa duen teknikari bakoitzak izandako esku-hartzeen kopurua (hala jarraipen lanak nola aurkeztutako eskaera berriak kontatuko dira)

(8,00 puntu bitarte)

>40 esku-hartze

8,00 puntu

35 eta 39 artean

6,00 puntu

30 eta 34 artean

4,00 puntu

25 eta 29 artean

2,00 puntu

<25

0,00 puntu

B modalitaterako (%82) (82,00 puntu).

b.1.

Proiektuaren koherentziaren azterketa

(42,00 puntu bitarte)

b.1.1.

Oinarria eta jarduteko eremua

(12,00 puntu bitarte)

Guztiz koherentea da

12,00 puntu

Bi alderdietako batean bakarrik dago koherentzia

6,00 puntu

Inkoherentea da, edo oso gutxi zehaztuta dago

0,00 puntu

b.1.2.

Helburuak

(5,00 puntu bitarte)

Guztiz koherenteak dira, eta ongi zehaztuta daude

5,00 puntu

Inkoherenteak dira, edo oso gutxi zehaztuta daude

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.3.

Jardueren deskribapena

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-holakoak. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez daude deskribatuta (aipatuak besterik ez)

0,00 puntu

b.1.4.

Espero diren emaitzak

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatuak

5,00 puntu

Hala-holakoak. Ez daude zehatz deskribatuta

3,00 puntu

Ez dira bete

0,00 puntu

b.1.5.

Jardueren egutegia

(5,00 puntu bitarte)

Zehatz deskribatua

5,00 puntu

Hala-holakoa. Ez dago zehatz deskribatua

3,00 puntu

Ez da bete

0,00 puntu

b.1.6.

Helburuen, emaitzen eta jardueren arteko koherentzia aztertzea

(10 puntu bitarte)

Hau da, helburuen, emaitzen eta jardueren artean koherentziarik ba ote dagoen aztertuko da: jarduera horiek eginez emaitzak lortzen direnetz eta emaitza horiek lortuz helburuak betetzen direnetz, kontuan hartuz, batetik, ingurunea, eta bestetik, helburuak eta jarduerak diseinatzeko oinarriak: 0 puntutik 5era arteko eskala kualitatibo batean neurtzen da, sailkapen honen arabera:

Erabateko koherentzia dago helburuen, emaitzen eta jardueren artean

10,00 puntu

Jardueren eta emaitzen artean bakarrik dago koherentzia

7,50 puntu

Jardueren eta helburuen artean bakarrik dago koherentzia

5,00 puntu

Helburuen eta emaitzen artean dago koherentzia:

2,50 puntu

Inkoherentea da

0,00 puntu

b.2.

Ebaluazioaren azterketa (adierazleak, egiaztatzeko iturriak, ebaluazio eta jarraipen prozesua)

(8,00 puntu bitarte)

b.2.1.

Adierazleak

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.2.

Egiaztapen iturriak

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.2.3.

Ebaluazio eta jarraipen prozesu bat izatea

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.

Giza baliabideen eta baliabide tekniko eta ekonomikoen azterketa

(12,00 puntu bitarte)

b.3.1.

Giza baliabideen egokitasuna (profil teknikoen definizioa eta esleitutako eginkizunak baloratuko dira)

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.2.

Boluntariorik ba ote den, eta esleitu zaizkien eginkizunen azterketa

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.3.

Baliabide tekniko egokiak izatea (materialak, lokalak)

(2,00 puntu arte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.4.

Aurrekontuaren xehakatze egokia

(3,00 puntu bitarte)

Oso egokia

3,00 puntu

Egokia

2,00 puntu

Hala-holakoa

1,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.3.5.

Kofinantzaketa izatea, eskala honen arabera

(2,00 puntu bitarte)

NGtik kanpoko ekarpena >%10

2,00 puntu

NGtik kanpoko ekarpena %10 arte

1,00 puntu

Ez dago NGtik kanpoko ekarpenik

0,00 puntu

b.4.

Proiektuaren osagarritasuna eta koordinazioa beste entitate batzuekin eta beste gizarte baliabide batzuekin

(12,00 puntu bitarte)

b.4.1.

Lehen Laguntzako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin eta/edo auzoko unitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura bat planteatzen du

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.4.2.

Dagokion toki entitatearen berariazko adierazpena, aurkeztutako proiektuak bere udalerrian interes soziala duela adierazten duena (idatzizko adierazpena aurkeztu behar da)

(5 puntu)

b.4.3.

Udalerrian esku hartzen duten entitateekin aldian aldiko koordinazio-egitura bat planteatzen du

(2,00 puntu bitarte)

Oso egokia

2,00 puntu

Egokia

1,00 puntu

Hala-holakoa

0,50 puntu

Desegokia edo ez dago halakorik

0,00 puntu

b.5.

Pertsona onuradunen parte-hartzearen azterketa

(8,00 puntu bitarte)

b.5.1.

Profilaren azterketa eta zenbatespen kuantitatiboa

(5,00 puntu bitarte)

Oso egokia

5,00 puntu

Egokia

3,00 puntu

Hala-holakoa

2,00 puntu

Desegokia

0,00 puntu

b.5.2.

Proiektuaren onuradun diren pertsonek parte hartzeko bideak izatea (akordio idatziak, gogobetetasun inkestak)

(3,00 puntu bitarte)

Badaude (adierazi eta dokumentatzen ditu)

3,00 puntu

Ez du

0,00 puntu

Iragarkiaren kodea: F1904409