92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Gehikuntza: Gastuetako 9120-23000 partida.–Udalbatzako dietak: 360 euro.

Finantzaketa. 87000 partida.–Diruzaintzako gerakina: 360 euro.

Aranaratxen, 2019ko apirilaren 25ean.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1905678