92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASU

Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain izateko deialdia.
Lanpostuak gehitzea

Altsasuko Alkateak, 2019ko maiatzaren 2an, honako Ebazpena eman zuen:

Alkatetzaren 590/2019 Ebazpena, 2019ko apirilaren 30ekoa, Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain izateko deialdia zabaltzea onesten duena.

Tokiko Gobernu Batzordeak, 2018ko abenduaren 27an egindako ohiko bilkuran, Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat (handitzen ahal dena) oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen eta 2019ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 10ean.

Deialdiaren 1. oinarriari jarraikiz, deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitu daiteke hautaketa prozesua bitartean eta lanpostuen hautaketa egin baino lehen, 7. oinarrian ezarritakoaren arabera, hau da, deialdia onetsi ondoren sortzen diren premiengatik, baina, betiere, lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldia egin baino lehen.

Deialdiaren proba guztiak eginda, bost izangaik gainditu dituzte proba guztiak. Hurrengo tramitea lanpostu hutsen hautaketa izanik, hori gauzatu baino lehen, bidezkoa da erabaki bat hartzea lanpostuen kopurua handitzeko aukerari buruz (deialdiaren 1. oinarria).

Deialdiaren oinarriak onetsi zirenetik 2019ko plantilla organikoan (behin-betiko onespena 2019ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) udaltzain izateko lanpostu bat huts agertzen da (3.1 zenbakiduna), aurreko urtean bere jabeak erretiroa hartu baitzuen. Era berean, 378/2014 abenduaren 19ko Ebazpenaren bidez Barneko Zuzendari Nagusiak onartutako Altsasuko Udaleko udal agente izateko hiru lanpostu (3.5, 3.6 eta 3.9) oposizio bidez betetzeko deialdia hutsik gelditu da, Barneko Zuzendari Nagusiak emandako 57/2019, martxoaren 5ekoa, Ebazpenaren bidez. Zilegi da, hortaz, lanpostu horiek betetzea.

Horrenbestez:

ERABAKI DUT:

1. Onestea lau lanpostu gehitzea Altsasuko Udaltzaingoko udaltzain lanpostu bat betetzeko deialdian. Hortaz, deialdian behar bezala identifikatu zen lanpostu bakarrari beste lau gehitzen zaizkio, hain zuzen ere Udalaren plantilla organikoan 3.1, 3.5, 3.6 eta 3.9 zenbakia dutenak, gaur egun hutsik baitaude. Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko abenduaren 27an hartutako erabakiaren bidez onetsi zen deialdia, eta haren oinarriak 2019ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 10ean.

2. Ebazpen hau igortzea aipatu prozesuaren epaimahaiari, eta argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren web orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean; orobat, honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkura arruntean.

Egintza honen kontra honako helegite hauek jarri ahalko dira:

–Berraztertzeko helegitea, Alkatetzaren aurrean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko helegitea, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean ebazpena jakinarazi eta hurrengo hilabetearen barrenean.

–Administrazioarekiko auzi-helegitea, bi hilabeteko epearen barrenean hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren aurrean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Altsasun, 2019ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1906049