92. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

91E/2019 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak emana, ezesten duena eskatutako aldaketa egitea hondakin ez-arriskutsuen zabortegi eta transferentzia zentroaren ingurumen baimen integraturako ezarritako funtzionamendu baldintzetan, Arbizuko udal-mugartean. Jardueraren titularra Sakanako Mankomunitatea da.

Instalazio horrek badu ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendariaren apirilaren 30eko 888/2008 Ebazpenaren bidez emana, gero Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 24ko 304E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratua; ondoren, honakoek aldatu zuten: Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 7ko 81E/2017 Ebazpenak, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 176E/2017 Ebazpenak, eta Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 21eko 64E/2018 Ebazpenak.

2018ko azaroaren 23an, Sakanako Mankomunitateak aldaketa eskatu zuen ingurumen baimen integratuaren baldintzetan, handitu ahal izateko Arbizu-Lakuntzako hondakin uren araztegira ebakuatzen den lixibiatuaren bolumena, egunean 100 m³-raino handituz.

2018ko abenduaren 14an, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak NILSAri eskatu zion lixibiatu-isuriaren eta Arbizu-Lakuntzako hondakin uren araztegiaren funtzionamendu egokiaren arteko bateragarritasunari buruzko txostena.

2019ko urtarrilaren 4an, NILSAk txostena aurkeztu zuen eta adierazi zuen eskatutako bolumena egun baimendutakoa halako hiru dela eta, beraz, beharrezkoa jotzen duela azterketa berria egitea, argitzeko nolako eragina duen isuri horrek udal araztegian, onartu ala ez erabaki ahal izateko.

Ondorioz, une honetan, ezinezkoa da eskatutako aldaketa ontzat ematea eta, beraz, ez da bidezkoa ingurumen baimen integratuaren baldintzak aldatzea. Hala ere, baimendu daiteke, behin-behinean, isuri nahi den lixibiatu isuriaren bolumen berria, gehienez sei hilabeterako, NILSAk behar den azterketa egiteko denbora hartu bitartean.

Ebazpenaren proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hogeita hamar egunez, eta ez du hark proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 760/2016 Ebazpenaren bidez emandako eskumenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Ezestea Arbizuko udal-mugartean hondakin ez-arriskutsuen zabortegi eta transferentzia zentroaren ingurumen baimen integraturako ezarritako funtzionamendu baldintzetan eskatutako aldaketa. Jardueraren titularra Sakanako Mankomunitatea da.

Bigarrena.–Hala ere, egokia jotzen da isuria behin-behinean baimentzea, sei hilabeteko epe batez, bitartean azterketa egiteko isuriaren eraginari eta emariari buruz, hondakin uren araztegiarekin bateragarria dela ziurtatzeko asmoz, eta honako neurri tekniko hauek betez gero:

a) Eskatutako isuriaren toxikotasunaren inguruko azterketak egitea.

b) Lixibiatuen kalitate eta kantitatearen karakterizazioa errepikatuko da, baldintza berriekiko bateragarria den ebaluatu ahal izateko.

c) Isuria, azterketaren edozein unetan, bera bakarrik edo hondar-uren gainerako osagaiekin nahasita, kaltegarri edo kirats handikoa izanen balitz eta ondoeza eraginen balie saneamendu-sareen erabiltzaileei edo hondakin uren araztegiaren erabiltzaileei, horrek ekar lezake isuri hori araztegira bideratzeari uztea.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan jasotako baldintzak ez betetzeak ingurumeneko diziplina neurriak hartzea ekarriko du, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren IV. tituluan jasotako neurriak, ezertan galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikagarri izaten segituko baitu, eta modu subsidiarioan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidean jasotakoak.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea bukatzen, eta interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Sakanako Mankomunitateari, Arbizuko Udalari eta NILSAri igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko apirilaren 5ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1904942