91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 4. aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan.

2019ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarria:

1. kapitulua.–Zenbatekoa: 20.650,00 euro.

2. kapitulua.–Zenbatekoa: 15.500,00 euro.

3. kapitulua.–Zenbatekoa: 500,00 euro.

4. kapitulua.–Zenbatekoa: 500,00 euro.

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 7.400,00 euro.

9. kapitulua.–Zenbatekoa: 4.700,00 euro.

Gastuak, guztira: 49.250,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 49.250,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 49.250,00 euro.

Villatuertan, 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1905299