91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Prekarioko kontzesioen kanonaren 2019ko errolda.
Borondatez ordaintzeko epea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko apirilaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen onestea prekarioko kontzesioen kanonaren 2019ko errolda, 222.024,97 euro egiten baitu. Orobat, erabaki zuen borondatez ordaintzeko epea ezartzea 2019ko apirilaren 23tik ekainaren 7ra bitarte.

Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke hautara; nolanahi ere, ezin izanen da haietako bakar bat ere aurkeztu ebazpen bidean dagoena ebatzi arte, halakorik bada:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko apirilaren 12an.–Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1905259