91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Aldaketa, Herri-ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

2019ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zen: erabakia:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea aldaketa, Tafallako udal-mugarteko herri-ondasunen administrazioa, erabilera, zainketa, berreskuratzea eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan.

Bigarrena.–Onespenaren erabakia jendaurrean jartzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian iragarkia paratuta, hogeita hamar egunerako, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; epe hori iragandakoan, aurkeztutakoak ebatziko dira.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Udalaren iragarki-taulara eta web-orrira, Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Orokorrera eta Landa Garapeneko Batzordera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tafallan, 2019ko apirilaren 2an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1905246