91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRONKARI

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa betez (arau horren bidez jorratu zen Botere Judiziala) eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua ere betez, deialdi bat iragartzen da udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Erronkarin, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.

Iragarkiaren kodea: L1905449