91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2019ko apirilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 1/2019 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarri bat da, idazkari kontu-hartzaileari egin beharreko ordainketak finantzatzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan interesdunek espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Aplikatzen ahal diren arauak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua.

Murillo el Fruton, 2019ko apirilaren 15ean.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1905311