91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

714/2019 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, deialdi bat onesten da gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak antolatutako sariketan. Gradu amaierako lanak 2018-2019 ikasturtean egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei zuzendua dago sariketa.

Nafarroako Unibertsitatea Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek 4.0 Industria Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparruetan: Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa. Alde horretatik, gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia egiten da, 2018-2019 ikasturtean beren gradu amaierako lanak esparru horiekin lotuta egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) graduko edozein titulaziotako unibertsitateko ikasleei zuzendurik.

Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren Segimendu Batzorde Mistoaren akta eta proposamena ikusirik.

Unibertsitateko Aholkularitza Juridikoak egin duen txostena ikusirik.

Kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egindako txostena ikusirik.

Kontuak ikuskatuta eta aldeko fiskalizazioa eginda.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak uztailaren 2015eko ekainaren 24an emandako 1042/2015 Ebazpenaren bidez ematen dizkidan eskudantziak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia onestea, beren gradu amaierako lanak 2018-2019 ikasturtean egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko graduko edozein titulaziotako ikasleei zuzendurik, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Deialdi honek sortzen duen gastua egiteko baimena ematea. Gehienez ere 4.000,00 eurokoa izanen da, sariaren eta bi accesiten zenbatekoari dagokio, eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta e Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren aurrekontuaren bidez finantzatuko da.

Sorturiko gastua Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2019ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partidaren kargura ordainduko da.

2019.

30.31.20.76.69 0380 480.25 Katedren sarietarako

4.000,00 euro

Hirugarrena.–Deialdia egitea gradu amaierako lan hoberenari 2.000,00 euroko saria emateko, bai eta 1.000 euroko bi accesit ere.

PFEZ zergari dagokionez, sari hau jarduera profesionalaren errendimendua da. Beraz, aplikatuko zaion atxikipena %15ekoa izanen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 78. artikuluaren arabera.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Atalari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontuhartzailetzari.

Bosgarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunean argitara dadin (http://www.unavarra.es/catedra-industria40).

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko apirilaren 30ean.– Ikerketako errektoreordea, Ramón Gonzalo García.

GRADU AMAIERAKO LAN HOBERENARI SARIA ETA BI ACCESIT EMATEKO OINARRIAK. INDUSTRIA INGENIARITZAKO GRADUATUEN ETA INGENIARI TEKNIKOEN ELKARGOAREN ETA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN 4.0 INDUSTRIA KATEDRAK EMANEN DIZKIE GRADU AMAIERAKO LANA ETA 2018-2019 IKASTURTEAN EGIN DITUZTEN IKASLEEI, BETIERE NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO TELEKOMUNIKAZIO ETA INDUSTRIA INGENIARIEN GOI MAILAKO ESKOLA TEKNIKOKO GRADUKO EDOZEIN TITULAZIOTAKOAK BADIRA.

Eranskina, 2019ko apirilaren 30eko 714/2019 Ebazpenarena

Nafarroako Unibertsitatea Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparruetan: Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa. Alde horretatik, gradu amaierako lan hoberenaren saria eta bi accesit emateko deialdia egiten da, 2018-2019 ikasturtean beren gradu amaierako lanak esparru horiekin lotuta egin dituzten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) graduko edozein titulaziotako unibertsitateko ikasleei zuzendurik.

Hori dela eta, Industria Ingeniaritzako Graduatuen e eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren Bitariko Jarraipen Batzordeak deialdi hau proposatzen du:

Lehena.–Deialdiaren xedea.

Deialdi honek hauxe du helburua: gradu amaierako lanik hoberenei sari bat eta bi accesit emateko prozedura arautzea, publikotasun, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera. Lanak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) 2018-2019 ikasturtean aurkeztuak izanen dira (“gainditua” kalifikazioa lortutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) graduko edozein titulazioetako ikasleek eginak, esparru hauetan: Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazio eta Robotika eta Energia Efizientzia.

Bigarrena.–Finantzaketa.

Deialdi honek 4.000,00 euroko aurrekontua du guztira. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2019ko gastuen aurrekontuko 30.31.20.76.69 0380 480.25 Katedren sarietarako izeneko partidaren kargura ordainduko dira.

Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak emanen du zenbateko hori.

Hirugarrena.–Deialdiaren saria.

Deialdia egiten da 2.000,00 euroko sari bat eta 1.000 euroko bi accesit emateko, 2018-2019 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan aurkeztu eta “gainditua” kalifikazioa lortu duten gradu amaierako lan hoberenentzat.

Laugarrena.–Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Sari honen deialdian Nafarroako Unibertsitate Publikoko Telekomunikazio eta Industria Ingeniarien Goi Mailako Eskola Teknikoko (TIIGMET) edozein titulaziotako ikasleek hartzen ahalko dute parte, baldin eta 2018-2019 ikasturtean beren gradu amaierako lana honako esparruetako batean aurkeztu badute, eta gainditu: Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazioa eta Robotika edo Efizientzia Energetikoa. Gradu amaierako lanen defentsa 2018ko uztailaren 6tik 2019ko irailaren 30era arte egina behar dute.

Sarira aurkeztu nahi duten hautagaiek Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoko kide izan behar dute (CITI Navarra) ikasle akreditatu gisara.

Bosgarrena.–Hautagaitzen aurkezpena.

Saria irabazteko interesa daukaten hautagaiek eskaera egin beharko dute, http://bit.ly/2oAWyhP estekan dagoen inprimaki normalizatuaren bidez. Inprimakia Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da, edo Administrazio Prozedura Arautzen duen Legeak ezartzen duen edozein medioren bidez, lege horrek ezartzen dituen tokietan.

Horretaz gainera, mezu elektroniko bat bidali behar dute catedra.industria40@unavarra.es helbide elektronikora, hautagaitzak aurkezteko epea amaitu baino lehen, eta gaian “GAL sariak-4.0 Industria Katedra” jarri behar dute, hautagaiaren izen-deiturekin, eta dokumentazio hau erantsirik:

  • Gradu Amaierako Lana saritzeko merezimenduen eta proposatutako esparruetan (Fabrikazio Aurreratua, Industria Diseinua, Big Data, Automatizazio eta Robotika eta Energia Efizientzia) egiten dituen ekarpenen azalpen laburra (orrialde 1 gehienez ere).
  • Gradu Amaierako Lanaren ildo nagusien laburpena (300 hitz gehienez).
  • Gradu Amaierako Lanaren memoria.

Hautagaitzak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2019ko irailaren 30ean bukatuko da.

Gainera, informazioa emateko, TIIGMETen webgunean nahiz Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrarenean ere argitaratuko da deialdia.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarrien onarpena dakar berekin.

Seigarrena.–Saridunaren betebeharrak.

1. Saridunak nahi duen moduan erabiliko du irabazi duen diru kopurua. Ordainketa 4.0 Industria Katedrak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra) antolatuko duten ekitaldi publiko batean eginen da.

2. PFEZari dagokionez, sari hauek jarduera profesionalaren errendimendutzat hartuko dira, eta, beraz, Unibertsitateak % 15eko atxikipena eginen du.

3. Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, hartutako dirua itzuli beharko du interesatuak.

Zazpigarrena.–Sariaren epaimahaia.

Saria eta accesitak emanen dituen epaimahaia hiru kide hauek osatuko dute:

  • Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren dekanoa, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiburu lanetan arituko baita.
  • Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrako zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona.
  • Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren Segimendu Batzorde Mistoaren burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta horretarako deia eginen die kideei. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

Zortzigarrena.–Sariak ematea.

1. Epaimahaiak hautagaitzei buruzko lehen ebaluazio bat egingo du, kalitatearen eta inpaktuaren arabera, txosten arrazoituarekin batera, eta haien artetik 6 hoberenak proposatuko ditu beren Gradu Amaierako Lanak jendaurrean azal eta defenda ditzaten. Bederatzigarren oinarrian ageri den bezala, “Argitalpena” izenekoan, bide bakarra erabiliko da ekitaldiaren berri emateko: Industria Ingeniaritzako Graduatuen e eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunea (http://www.unavarra.es/catedra-industria40).

2. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldian, alderdi hauek baloratuko ditu epaimahaiak:

  • Aztertutako gaiaren interesa eta deialdiaren edukietarako egokitzapena.
  • Kalitate zientifikoa eta teknikoa. Zehaztasuna iturrien erabileran eta lanaren barne sendotasuna.
  • Estiloaren zuzentasuna eta argitasuna adierazpenean eta lanaren aurkezpenean.

3. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, Epaimahaiak saria eta bi accesitak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoitu batean oinarrituta.

4. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio saria eta accesita emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emanen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko gradu amaierako lanik hoberenei saria eta accesitak emateko. Ebazpen horretan saritutako hautagaien izena baizik ez da agertuko. Beraz, gainerako hautagaitzak ez direla aukeratu ulertuko da.

5. Epaimahaiak eman gabe utz litzake saria eta accesitak, hala egitea egokia iruditu zaiolako edo hautagairik ez dagoelako.

6. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita biak.

7. Ekitaldi publikoa eginen da saria emateko.

8. Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak emanen du sariaren berri, irabazleari saria emateko ekitaldi publikoa izan baino lehenago betiere.

Bederatzigarrena.–Argitalpena.

Deialdi honetako oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunean argitaratuko dira (http://www.unavarra.es/catedra-industria40).

Halaber, Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak zabalduko du berria.

Deialdi hau aplikatzeko gainerako ekintzak Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedraren webgunean argitaratuko dira, ez beste inon.

Baliabide horiek dira Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industria Katedrak onarturiko publizitate bide bakarra. Interesdunei, betiere, modu osagarrian eta ez ofizialean, posta elektronikoaren bidez jakinarazten ahal zaie informazioa.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Interesdunek, deialdi honen eta bere oinarrien aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, hilabeteko epean Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F1906111