91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragarri da, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Lantzen, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L1905218