91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALTZU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Itzaltzuko Udalak, 2015eko apirilaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen abiatzea Itzaltzun bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak izanen dituzten pertsonak izendatzeko prozesua; hori guztia Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko Gobernu Salak 2019ko urtarrilaren 28ko bilkuran xedatuarekin bat.

Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten interesdunek, hamabost egun balioduneko epean aurkezten ahalko dituzte eskabideak udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Itzaltzun, 2019ko apirilaren 16an.–Alkate udalburua, Xabier San José Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1905392