91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zerga borondatez ordaintzeko epea 2019an

Honen bitartez aditzera ematen zaie Bargotako herritarrei, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko udal zerga borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 14an bukatuko dela.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren kontuetan ordainduko dira, Caixabank edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko ekainaren 10ean kargatuko dira baimendutako kontuetan.

Epe hori iragandakoan, ordaindu gabeko ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bargotan, 2019ko maiatzaren 2an.–Kudeaketa Batzordeko burua, M.ª Cruz Merino Díaz de Zerio.

Iragarkiaren kodea: L1906078