91. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasiera batean eta aho batez onetsi zen 2019ko plantilla organikoa 2019ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran, eta argitaratu zen 2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa). Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da hura behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

2019ko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Karguaren izena: Idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %35 (bateraezintasunekoa), eta %6,88, lanpostuko osagarria. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko eta idatzizko hizkuntza eskakizuna, C1. Administrazio egoera: hutsik.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %20. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko eta idatzizko hizkuntza eskakizuna, C1. Administrazio egoera: hutsik.

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 2. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Aritzeko baldintzak: jardunean. Osagarriak: Mailakoa: %12; Lanpostua: %8,35; arriskua: %5; prestasuna: %20. Lanaldi osoa. Euskaraz jakitea: berariazko baldintza, ahozko hizkuntza eskakizuna, C1, eta idatzizkoa, B1.

Izenen zerrenda

–Etxegarai Ugarte, Itziar. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: A. Lanpostua: Idazkaria. Egoera: jardunean.

–Lacunza Arreche, Edurne. Araubide juridikoa: behin-behinekoa. Maila: D. Lanpostua: Administrari laguntzailea. Egoera: jardunean.

–Leiza Araña, Manuel. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: D. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

–Zabalza Lizarraga, Xabier. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila: D. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera: jardunean.

Arbizun, 2019ko apirilaren 11n.–Alkatea, M.ª Carmen Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L1905558