90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO MANKOMUNITATEA

2019ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Erriberako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko azaroaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekitaldirako aldaketa, Hiri hondakin solidoak bildu, tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 29koa), ordenantza hori behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tarifa fiskalen zenbatekoaren eranskinen aldaketa

1. Hiriko hondakin solidoak bildu, garraiatu eta aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua, nahitaez jaso beharrekoa. Prezioak eurotan eta urteko eman dira, eta urteko tarifa eredua (T) 62,4 eurokoa da.

TARIFA MOTA

JARDUERAK TOKI ZEHATZETAN

TARIFA

A1 TARIFA

Katastroko erabilera etxebizitza, estudio eta landetxeetan

T

A2 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

2,75 × T

A3 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

7,50 × T

A4 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

26,70 × T

A6 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

2,00 × T

A7 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

4,00 × T

A8 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

9,50 × T

A9 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

13,00 × T

A10 TARIFA

EJZ epigrafea, II. eranskina

1,25 × T

A-CE TARIFA

Kokapena, ezaugarriak edo hondakin kopurua dela-eta modu esklusiboan erabiltzeko edukiontziak dituzten industria establezimenduen hondakinak bildu, garraiatu eta desegitea, ordenantza arauemailean ezarri bezala

T = A1 motako tarifa

E = Bilketa egunak

K = Edukiontzi kopurua

EDUKIONTZI BERDEA

EDUKIONTZI URDINA EDO HORIA

(16 × T + 5 × T × E) × K

(16 × T + 2,7 × T × E) × K

Subjektu pasibo bat aurreko tarifetatik zeinetan sailkatu zalantzarik bada, azken batean Mankomunitateak berak erabakiko du zein den aplikatu beharreko tarifa.

Era berean, II. eranskinean sartu gabeko jarduerarik badago edo jardueraren bat berriki sartu bada araudiaren aldaketaren bat dela medio, antzeko jarduera bati dagokion tarifa aplikatuko zaio.

2. Borondatez jasotzen diren zerbitzuak egitea. Harrera, merkataritzako eta industriako establezimenduetatik heldu diren hondakinak, hirikoekin pareka daitezkeenak, tratatzeko zentroan. Honenbeste euro bere esku jarritako tona bakoitzeko:

TARIFA
MOTA

HONDAKIN MOTA

TARIFA

B1 TARIFA

Birziklatzerik ez duten orotariko hondakinak, edo birziklatzeko modukoekin nahasita egon arren haietatik ezin bereiz daitezkeenak, ez garbitu, eta ondorioz hondakindegian lurperatu behar direnak

36 euro

B2 TARIFA

Hondakin birziklagarriak, nahasiak beren artean edo birziklagarriak ez diren hondakinekin, tratamendua eman dakien industriako hondakinen instalazioan

115 euro

B3 TARIFA

Material birziklagarriak dituzten hondakinak, baina haien egoera txarraren edo ezaugarrien ondorioz, industriako hondakinen instalazioan tratatzen ahal ez direnak

140 euro

B4 TARIFA

Plastikoen nahasturen hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan B2 tarifa aplikatuko da)

20 euro

B5 A TARIFA

Pintatu gabeko zur hondakin birziklagarriak, beste inolako hondakinik ez dutenak

0 euro

B5 B TARIFA

Inausketaren eta gisakoen ondoriozko hondar diren landare hondakinak, beste inolako hondakinik ez dutenak

0 euro

B5 C TARIFA

Zur edo landare hondakinak, beste edozein hondakin motarekin kutsatuak

20 euro

B6 TARIFA

Burdin hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan B2 tarifa aplikatuko da)

0 euro

B7 TARIFA

Paper eta/edo kartoi hondakin birziklagarriak, bestelako hondakinik ez dutenak (halakoetan B2 tarifa aplikatuko da)

0 euro

B8 TARIFA

Indusketako lur garbi kutsatu gabeak eta eraikuntza edo eraisketa hondarrik ez dutenak

0 euro

Tuteran, 2019ko martxoaren 14an.–Mankomunitateko burua, Tomas Aguado Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1904574