90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2019ko apirilaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa entitatearen 2019rako aurrekontuan.

Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214 eta 202. artikuluak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen dituen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Corellan, 2019ko apirilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1905178