90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Desegitearen jendaurreko aldia

Uharteko eta Esteribarko Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 15ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen, besteak beste, aipatu mankomunitatea desegiteko prozesua hastea.

Beraz, erabaki hori jendaurrera ateratzen da hilabete bateko epean, kontrako erreklamazio edo alegazioak jarri ahal daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Uharten, 2019ko martxoaren 20an.–Mankomunitateko burua, Ana Labiano Ascunce.

Iragarkiaren kodea: L1905175