90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

2019ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18an, eta ondoren jendaurrean egon da 15 egun baliodunean. Ezarritako epean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), behin betiko onetsirik gelditzen da Puiuko Udalaren 2019rako plantilla organikoa, eta indarrean sartuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari igorri beharko zaio plantilla organikoaren kopia, behin betiko onespena jaso eta hilabeteko epean.

Puiun, 2019ko apirilaren 12an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

1. ERANSKINA

ALDAKETA, PUIUKO UDALAREN
2019KO PLANTILLA ORGANIKOAN

2018an onetsitako plantilla organikoa aldatzen da, mailako %12ko osagarria onetsiz, eta plantilla honela gelditu da:

Udalaren lanpostuakLanpostua: Zerbitzu anitzetako enplegatua. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: D. C. Maila: %12. Lanpostuko osagarria: %10. C. Lanaldiaren luzapena, urteko 50 ordukoa (herriko festak, Santa Zita, Uxue eta Katalain): %5,44. C. 19/2008 FD: %2,99. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Udaleko funtzionarioen izenen zerrenda

Jose Ramón Aierra Guillén. Zerbitzu anitzetako enplegatua. D maila. Antzinatasuna: 1997-11-1.

Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunarekin partekatutako lanpostuak

Funtzionarioak.

–Idazkaria (hutsik).

Lan-kontratudunak.

–Administrari-ofiziala (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea (hutsik).

–Administrari laguntzailea, %20ko lanaldikoa (hutsik).

Iragarkiaren kodea: L1905211