90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Kontribuzio bereziak. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zituen kontribuzio bereziak ezarri eta arautzeko espedienteak, honako obra hauek finantzatzeko:

1.–La Pola kalea sarerik gabe zolatzea (Pitillas, Nafarroa).

2.–Altarasa kalea zolatzea eta haren hornidura sareak (Pitillas, Nafarroa).

Delako espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, alegazioak aurkeztu ahal daitezen, edo Zergadunen Administrazio Elkartea eratu dadin. Orobat, aditzera ematen da, ezen, aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedienteak behin betiko onetsitzat hartuko direla, besterik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Pitillasen, 2019ko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Francisco Arrazubi Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1905174