90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 9/2018 aldaketa 2018ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2019ko apirilaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1905134