90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2019ko urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko plantilla organikoa, hala ezarrita baitago abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan (legegintzako foru dekretu horren bide onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).

Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen 2019ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, martxoaren 12an.

Jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez alegaziorik aurkeztu plantilla organikoa hasiera batean onesten duen agiriaren kontra, argitara ematen da Leozko Udalaren plantilla organikoaz behin betiko onetsitako agiria, eta hura igortzen Foru Administraziora. Hartara, I. eranskinean ezartzen den bezala gelditu da Leozko Udalaren 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezartzen denaren arabera (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2019ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

I. ERANSKINA

Udalaren 2019ko plantilla organikoa

LANPOSTU KOPURUA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

LP

M

B.ez.

Arr.

1

Idazkari kontu-hartzailea

F

A

Oposizio-lehiaketa

Hutsik

3,72 (19/2008 FD) + 0,58+0,58 (17/2006 FL)

35

1

Zerbitzu anitzetako enplegatua

F

E

Oposizioa

Hutsik

3,21 (19/2008 FD) + 0,78+0,78 (17/2006 FL) +20

10

10

1

Administrari-ofiziala

F

C

Oposizioa

Hutsik

3,36 (19/2008 FD) + 0,58+0,58 (17/2006 FL)

10

Langileen izenen zerrenda

LANPOSTU KOPURUA

IZENA

LANPOSTUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

EGOERA

1

Cristina Montes Chivite

Idazkari kontu-hartzailea

AK

A

O-lehiaketa

Jardunean

1

Iosu Monreal Ibáñez (1)

Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofiziala

LKM

LEren 44. artikulua

Jardunean

1

Rosario Murillo González

Administrari-ofiziala

LKM

LEren 44. artikulua

Lanaldiaren %80

ERABILITAKO SINBOLOGIA

Funtzionarioa: F

Administrazio-kontratudunak: AK

Lan-kontratudun mugagabe ez finkoa: LKM

OSAGARRIAK:

Lanpostua: LP

Maila: M

Bateraezintasuna: B.ez.

Arriskua: Arr.

PLANTILLA ORGANIKOA APLIKATZEKO ARAU OSAGARRIAK:

(1) Zerbitzu anitzetako 1. mailako ofizialaren eta administrari-ofizialaren lanpostuetan hemen aritzearen arrazoia da enpresa-ondorengotza egin zela Leozko Udalak hartu zuenean Orbalan udal sozietateak egiten zituen zerbitzuen kudeaketa zuzena; hartara, langile horiek dira lan-kontratudun ez finko mugagabeak, subrogazio hori dela eta, eta kobratzen dituzte udal sozietate horretako langile gisa jasotzen zituzten ordainsariak. Langile horiek orain aritzen diren lanpostuetan jarraituko dute harik eta funtzionarioekin behin betiko betetzen diren arte zerbitzu anitzetako enplegatuaren eta administrari-ofizialaren lanpostu huts horiek, edo, kasua bada, amortizatzen diren arte.

Iragarkiaren kodea: L1904963