90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren karga-tasak, 2019an. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea aldaketa 2019an indarra izanen duten hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuota eta karga-tasetan (2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 28koa).

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elizagorrian, 2019ko apirilaren 3an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1905202