90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2/2019 aurrekontu-aldaketa.
Behin betiko onespena

Doneztebeko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2019 espedientea, kreditu berezia gaitzeko.

Iragarkia 2019ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu berezia

GASTUAK:

1 1611 60900 “Ur biltegi berria”: 400.000,00 euro.

FINANTZABIDEA:

1 8700000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 71.247,95 euro.

7508002 “Ur biltegi berriaren dirulaguntza”: 328.752,05 euros.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Donezteben, 2019ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1905934