90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean, ordenantzaren 5. artikuluan ezarritako prezioak aldatzeko. 2019ko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean.

Aurreko erabakia 2019ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta ondotik iraganda hogeita hamar egun balioduneko jendaurreko epea, eta ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), behin betikoa bilakatu da hasierako onespenaren erabakia, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzan egindako aldaketaren testu osoa.

2019ko urtarrilaren 1ean sartuko dira indarrean zenbateko horiek eta ordenantzaren aldaketa.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2019ko apirilaren 8an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

ALDAKETA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALEAN (ALDAKETAREN TESTUA)

5. artikulua. Honako hauek dira instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioen zenbatekoak eta kontzeptuak:

OINARRIA (euroak)

BEZa (euroak)

KUOTA (euroak)

UDAKO ASTEBURUKO BONOAK

Helduak (>16 urte)

15,29

3,21

18,50

Haurrak (4-15 urte)

10,21

2,14

12,35

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

10,21

2,14

12,35

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

7,11

1,49

8,60

Haurrak (4-15 urte)

4,38

0,92

5,30

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

4,38

0,92

5,30

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

42,31

8,89

51,20

Helduak (>16 urte)

25,41

5,34

30,75

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

12,73

2,67

15,40

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

25,41

5,34

30,75

Helduak

25,41

5,34

30,75

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

21,20

4,45

25,65

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

33,88

7,12

41,00

Helduak (>16 urte)

84,63

17,77

102,40

65 urtetik gorakoak eta minusbaliotasuna dutenak (+%33)

57,60

12,10

69,70

JARDUNEAN

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiartekoa, <16 urte) (2 egun/astea)

16,98

3,57

20,55

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

25,41

5,34

30,75

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun/astea)

16,98

3,57

20,55

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

25,41

5,34

30,75

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

25,41

5,34

30,75

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

29,67

6,23

35,90

PADEL PISTAREN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

4,30

0,90

5,20

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

5,12

1,08

6,20

Iragarkiaren kodea: L1904982