90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Deialdia, Tafallako Udaleko Udaltzaingoaren Alorrerako hiru udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzeko. Igoera txandako izangaien izendapena

Tafallako Udaleko jarduneko alkateak, 2019ko martxoaren 27an, ebazpena eman zuen; honatx haren testua osorik:

Tafallako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusitako hautapen prozesua bukatu zen. Deialdia Tokiko gobernu batzarrak 2017ko urriaren 24an hartu erabakiaren bidez onetsi, eta 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an; ondotik, Tokiko gobernu batzarrak 2017ko abenduaren 12an hartutako erabakiaren bidez aldatu, eta 2018ko 15. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.

Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako zuzendariak otsailaren 13an eman 017/2019 eta 018/2019 Ebazpenen bidez, baietsi egin dira ***5566** izangaiak eta ***5045** izangaiak oinarrizko prestakuntza ikastaroa baliozkotzeko aurkeztu eskaerak.

Ikusirik deialdiko kalifikazio epaimahaiak ***5566** eta ***5045** izangaiak izendatzeko egin proposamena, deialdiaren oinarrietan jasotako proba guztiak gainditu dituzten igoera txandako izangaiak baitira, eta oinarriotan jasotako oinarrizko prestakuntza ikastaroa baliozkotu ondotik.

Ikusirik, halaber, aipatu izendapen proposamenean jasotzen dela oposizioari buruzko espedientean adierazten dela Cintruenigoko Udalak erabili duela Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritako aukera, ***5045** izangaiaren lanpostu hutsa betetzeko; horrek ekarri du lehentasun ordenan hurrengo izangaia dena hautapen prozesuan sartzea, eta, ondorioz, geroratzea ***5045** izangaiaren izendapena eta jabetza hartzea Tafallako Udaleko funtzionario gisa, oinarrizko prestakuntza ikastaroa bukatu arte.

Deialdiaren 10. oinarriak izangaien izendapena eta lanpostuaz jabetzea arautzen du, eta hartan jasotzen da alkateak Tafallako udaltzain izendatuko dituela 8. oinarrian aipatzen den proposamenean aipatu izangaiak, eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea aginduko duela oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaitutakoan. Ikastaroa baliozkotzeko ebazpenen onuradun diren izangaien kasuan, egintzat jotzen da, baina irizten da Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak behartzen duela ***5045** izangaiaren izendapena eta lanpostuaz jabetzea geroratzera oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaitu arte.

Adierazitakoaren ondorioz, eta Tafallako Udaltzaingoko udaltzain izateko hiru lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren oinarrietan ezarritako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–***55 izangaia Tafallako Udaleko funtzionario izendatzea, udaltzain gisa, eta lanpostuaz jabetzeko hilabeteko epea ematea, izendapena jakinarazten denetik. Lanpostuaz jabetu baino lehen, zin egin edo hitz eman beharko du Nafarroako Foru Eraentza begiratu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguaren eginkizunak zintzo beteko dituela; bestela, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, Tafallako Udaltzaingoan sartzeko eskubide guztiak galduko ditu.

Bigarrena.–***5045 izangaiari jakinaraztea ezen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian xedatuarekin bat, geroratzen dela haren izendapena eta jabetza hartzea Tafallako Udaleko funtzionario gisa, udaltzain kargurako, oinarrizko prestakuntza ikastaroa amaitu arte. Une horretan, izendatuko dute eta lanpostuaz jabetuko da, ondorio guztiekin eta erabaki honen lehen puntuan adierazi bezala.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, kalifikazio epaimahaiari, Nafarroako Segurtasun Eskolako zuzendariari, Tafallako udaltzainburuari eta Udaleko Kontu-Hartzailetza eta Langileria alorrei, bai eta Cintruenigoko Udalari ere, behar diren ondorioak izan ditzan; halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Tafallako Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2019ko martxoaren 27an.–Jarduneko alkatea, Cristina Arconada Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1904827