90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

116/2019 FORU AGINDUA, martxoaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Oscoz multzoa kalea 4, 5, 6, 7 eta 8, eta Marcelo Celayeta etorbidea 20, 22 eta 24, Arrotxapea auzoan (Iruña).

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egindako esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko eremu, etxe-sail edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela bizitegi multzo bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 63 etxebizitzarako, 8 ataritan banatuak, Iruñean. Hauek dira:

–Oscoz multzoa kalea 4, 5, 6, 7 eta 8.

–Marcelo Celayeta etorbidea 20, 22 eta 24.

50. hamarkadaren bigarren erdian eraikitako etxebizitzak dira, antzera eraikiak (isolamendu termikorik gabe), etxabe batekin eta beste lau solairurekin. Udalak aurreikusi du eraikin zaharrena eraistea (Oscoz multzoa 1), barne plaza bat eratzeko hiri ingurua hobetze aldera. Eraispen eta hirigintza jarduketak Iruñeko Udalak sustatuko ditu.

Bertan aplikatu beharreko hirigintza araudia Iruñeko Udal Plana da. Hortaz, lurzatia Arrotxapeko III. Unitate Integratuan (Oscoz multzoa, ZO1) sartuta dago. Aipatu beharra dago ezen Iruñeko Udalak, 2011ko irailaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuela esparru hori eremu kaltebera deklaratzea.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarrek parte hartzeko betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte hartzeko betebeharra betetzat jotzen da, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua onestea: Oscoz multzoa kalea 4, 5, 6 eta 7, eta Marcelo Celayeta etorbidea 20, 22 eta 24, Arrotxapea auzoan (Iruña). Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da proiektuak aurkeztea dagokion Birgaitzeko Bulegoan, eta jabeen erkidegoek eskatzea (eta lortzea) proiektu horiek behin-behinean kalifika daitezen birgaitze jarduketa babestu gisa.

Behin-behineko kalifikazioaren eskaera foru agindu honen datatik lau urteko epean egin beharko da. Hasierako lau urteko epea beste lau urtez luzatzen ahal da, jabeen erkidego onuradunak hala eskatuta.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau igortzea ukitutako jabeen erkidegoei, esku-hartze orokorreko proiektua idatzi duen arkitektura estudiora, Iruñeko Udalera, Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari eta Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita etxebizitzaren arloko argibideak ematen dituen webgunean ere (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 14an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1904044