90. ALDIZKARIA - 2019ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1054/2019 EBAZPENA, apirilaren 15ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, fisioterapeuta lanpostuan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 632E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan fisioterapeuta izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan.

Ekainaren 6ko 1142E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ekoan.

Abuztuaren 10eko 1486E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 24koa), behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu zen (12 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 21ekoan, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 21eko 154/2019 Ebazpenaren bidez aipatu proposamenean sartutako 12 izangaiak izendatu ziren.

Gero, Diego Calavia Sarnago jaunari, ebazpen horren bidez izendatutako izangaiari, borondatezko eszedentzia eman zitzaion lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik aurrerako ondorioekin, une horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean.

Deialdiaren 10.5 oinarrian ezarritakoarekin bat, bidezko da baja hori gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin betetzea. Horretan oinarriturik, 2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29koan, Miren Maitane Uranga Zuriarrain andrea izendatzeko proposamen osagarria argitaratu zen, hura baitzen hurrengoa probak gainditu dituzten izangaien zerrendan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiak deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Miren Maitane Uranga Zuriarrain andrea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea fisioterapeuta lanetan aritzeko, eta plantilla organikoko 70770 lanpostu hutsa esleitzea, Tuterako Reina Sofia ospitaleari atxikia.

2. Izendatutako izangaiak hilabeteko epean jabetu behar du lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez bada, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, eta interesdunari jakinaraztea; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat.

Iruñean, 2019ko apirilaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1905576