1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
681/2018 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, ikastetxe batzuei baimena ematen diena eskolaldi etengabea edo malgua 2019-2020 ikasturterako luzatzeko.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 16an emandako 235/2018 Ebazpenaren bidez, 2017-2018 ikasturtean modu esperimentalean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena eman zitzaien 2018-2019 ikasturterako luzatzeko besterik egin gabe.
Hezkuntzako zuzendari nagusiak urriaren 22an emandako 538/2018 Ebazpenaren bidez, 2018-2019 ikasturtean eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta duten ikastetxeek 2019-2020 ikasturterako luzapena eskatzeko prozedura ezarri zen. Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 235/2018 Ebazpenaren bidez eman zen 2018-2019 ikasturterako baimena.
Zenbait ikastetxek eskolaldi etengabea edo malgua luzatzea eskatu diote Hezkuntza Departamentuari, 538/2018 Ebazpenak ezarritako baldintzei jarraikiz.
Ikusirik Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak egindako txostena, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 16ko 235/2018 Ebazpenaren bidez eskolaldi etengabea edo malgua baimenduta zuten ikastetxeei baimena luzatzearen aldekoa, ikastetxeek beraiek eskatuta.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei (I. eranskinean agertzen direnei) eskolaldi etengabea ezartzeko baimena luzatzea 2019-2020 ikasturterako, modu esperimentalean.
2. Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe batzuei (II. eranskinean agertzen direnei) eskolaldi malgua ezartzeko baimena luzatzea 2019-2020 ikasturterako, modu esperimentalean.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau eta bere eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Giza Baliabideen Zerbitzura.
Iruñean, 2018ko abenduaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA
Eskolaldi etengabearen luzapena 2019-2020 ikasturterako
IKASTETXEA | HERRIA |
San Babil IP | Ablitas |
Gabriel Valentín Casamayor IP | Oibar |
Zelandi IP | Altsasu |
Sagrado Corazón ikastetxea | Altsasu |
Virgen de la Cerca IP | Andosilla |
Añorbeko IP | Añorbe |
Sancho Ramírez IP | Arguedas |
Urraca Reina IP | Artaxoa |
Francisco Arbeloa IP | Azagra |
Beireko IP | Beire |
Río Arga IP | Berbintzana |
Beriaingo IP | Beriain |
Santa Ana IP | Buñuel |
Ermitaberri IP | Burlata |
Teresa Bertrán de Lis IP | Cadreita |
Virgen del Soto IP | Caparroso |
Virgen de la Oliva IP | Zarrakaztelu |
Santa Vicenta Mª IP | Cascante |
Francisco Javier Saenz de Oiza IP | Kaseda |
Dos de Mayo IP | Castejón |
Otero de Navascués IP | Cintruénigo |
Ciudad de Corella IP | Corella |
Cerro de la Cruz IP | Cortes |
Doña Álvara Álvarez IP | Faltzes |
Juan de Palafox IP | Fitero |
Elías Terés Sádaba IP | Funes |
Santos Justo y Pastor IP | Fustiñana |
Atakondoa IP | Irurtzun |
San Miguel IP | Larraga |
Doña Blanca de Navarra IP | Lerin |
Ángel Martínez Baigorri IP | Lodosa |
San Juan IP | Irunberri |
San Bartolomé IP | Martzilla |
Santa Ana IP | Mélida |
San Francisco Javier IP | Mendabia |
Ntra. Sra. de los Dolores ikastetxea | Mendabia |
Julián M.ª Espinal Olcoz IP | Mendigorria |
Ntra. Sra. del Patrocinio IP | Milagro |
San Benito IP | Miranda Arga |
Santa Bárbara IP | Elo |
Honorio Galilea IP | Monteagudo |
Mardones y Magaña IP | Murchante |
Raimundo Lanas IP | Murillo el Fruto |
San Miguel IP | Noain |
Obanosko IP | Obanos |
Príncipe de Viana IP | Erriberri |
San Salvador IP | Oteitza |
Mendigoiti IP | Iruña |
García Galdeano IP | Iruña |
Iturrama IP | Iruña |
San Jorge IP | Iruña |
Juan Bautista Irurzun IP | Azkoien |
Pitillasko IP | Pitillas |
Ximénez de Rada IP | Arrada |
San Bartolomé IP | Ribaforada |
San Nicolás IP | Zare |
Alfonso X “El Sabio” IP | San Adrián |
Luis Gil IP | Zangoza |
Ntra. Sra. de la Asunción IP | Santakara |
Ntra. Sra. del Rosario IP | Sartaguda |
Virgen de las Nievas IP | Sesma |
Marqués de la Real Defensa IP | Tafalla |
Garcés de Los Fayos ikastola | Tafalla |
Elvira España IP | Tutera |
Griseras IP | Tutera |
Huertas Mayores IP | Tutera |
Monte San Julián IP | Tutera |
Torre Monreal IP | Tutera |
Urrotz-Hiriko IP | Urrotz-Hiria |
Félix Zapatero IP | Valtierra |
Ricardo Campano IP | Viana |
El Castellar IP | Alesbes |
San Veremundo IP | Villatuerta |
II. ERANSKINA
Eskolaldi malguaren luzapena 2019-2020 ikasturterako
IKASTETXEA | HERRIA |
Abartzuzako IP | Abartzuza |
Iñigo Aritza Ikastola | Altsasu |
San Fausto IP | Antzin |
Arbizuko IP | Arbizu |
Eulza IP | Barañain |
Sahats IP | Barañain |
Aurizko IP | Auritz |
Hilarión Eslava IP | Burlata |
Virgen de Gracia IP | Cárcar |
Auzperri IP | Aurizberri |
Ntra. Sra. de Ujué IP | Figarol |
Virgen del Rosario IP | Fontellas |
Arrano Beltza IP | Iturmendi |
Lezaungo IP | Lezaun |
Nicasio de Landa IP | Iruña |
Urdiaingo IP | Urdiain |
Iragarkiaren kodea: F1816077