2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOAKO LIMITACIONES MENDIKO BATZARREA
2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ameskoako Limitaciones Mendiko Batzarreak, 2018ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko aldia iragan ondotik.
Zudairin, 2018ko abenduaren 10ean.–Batzarreko burua, Martín José López de Z. San Martin.
Iragarkiaren kodea: L1815066