9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2018 aurrekontu-aldaketa (kreditu bereziak).
Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2018ko urriaren 24n egin bilkuran eta legezko kide kopuruaren gehiengo osoarekin, erabaki zuen hasiera batean onestea 2/2018 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, kreditu bereziak gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Mankomunitatearen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2018ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean), 15 egun balioduneko epean, alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean ez da espedientearen aurkako alegaziorik aurkeztu, ez eta jaso ere. Horregatik guztiagatik, eta adierazitako arauei jarraikiz, espedientea behin betiko onetsitzat jotzen da, eta aurrekontu-aldaketa horren testua argitara ematen da orain. Hona hemen:

Kreditu bereziak

–Gastuetako partida hau handitzea:

Partida: “Saneamendu obrak Lozen auzoan”.

Zenbakia: 1 1611 6230003.

Oraingo zenbatekoa: 38.800,00 euro.

Gehikuntza: 3.200,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 42.000,00 euro.

–Gastuetako partida hauek sortzea:

Partida: “Obrak hornidura sarean Arraitzen”.

Zenbakia: 1 1611 6230004.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 4.300,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 4.300,00 euro.

Partida: “Obrak hornidura sarean Etulainen”.

Zenbakia: 1 1611 6230005.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 1.750,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 1.750,00 euro.

Partida: “Obrak saneamendu sarean Ziaurritzen”.

Zenbakia: 1 1611 6230006.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 1.850,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 1.850,00 euro.

Partida: “Obrak hornidura sarean Gendulainen”.

Zenbakia: 1 1611 6230007.

Oraingo zenbatekoa: 0,00 euro.

Gehikuntza: 760,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 760,00 euro.

Finantzabideak

–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina sartzea.

Partida: “Diruzaintzako gerakina”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 11.860,00 euro.

Erripan (Odieta), 2018ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1815033