2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2019ko lan egutegia
Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2018ko azaroaren 29an egin bilkura arruntean, onetsi zuen Mankomunitatearen zerbitzuko langileen 2019ko asteguneko jaiegunen egutegia. Hona hemen zein diren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak aipatu urtean:
Urtarrilaren 1a, asteartea: Urteberri.
Urtarrilaren 7a, astelehena: Jaunaren Agerkundea (Errege eguna).
Urtarrilaren 18a, osteguna: San Anton (herriko jaieguna).
Martxoak 19, asteartea: San Jose eguna.
Apirilaren 18a: Ostegun Santua.
Apirilaren 19a: Ostiral Santua.
Apirilaren 22a, astelehena: Pazko biharamuna.
Maiatzaren 1a, asteazkena: Langileen eguna.
Abuztuaren 15a, osteguna: Jasokundeko Andre Maria.
Azaroaren 1a, ostirala: Santu Guztien eguna.
Abenduaren 3a, asteartea: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).
Abenduaren 6a, ostirala: Konstituzioaren eguna.
Abenduaren 25a, asteazkena: Eguberri eguna.
Gainera, herriko jaiak direla eta, beste 4 jaiegun ezartzen dira, langile bakoitzak aukeratu beharrekoak.
Orobat, baliogabeak izango dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.
–Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko urteko lanaldiak 1.433 benetako lanordu izanen ditu, honela banatuta:
–Eguneroko lanaldia, orokorrean, 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera bitarte, 08:30etik 15:00etara bitarte.
–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 09:00etatik 14:00ak arte izanen da.
Nolanahi den, urteko lanaldiaren iraupena eta opor egunen kopurua Nafarroako administrazio publikoetan 2019rako orokorrean behin betiko ezartzen denaren mende egonen dira. Ondorio horietarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Larraintzarren (Ultzama), 2018ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L1815032