9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko Kideen Batzarrak, 2018ko azaroaren 29an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2019ko ekitaldirako plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1815031