9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2018ko azaroaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. eta 202. artikuluetan eta hurrengoetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko azaroaren 29an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1815030