9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2018ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, azaroaren 14an, Mairagako Mankomunitatearen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren hasiera bateko onespenaren iragarkia.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak eta bestelako diru-sarrerak: 4.244.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 246.000 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 187.200 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 683.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 807.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 6.167.200 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen ordainsariak: 1.305.000 euro.

2. kapitulua.–Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 2.747.500 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 32.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 9.600 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzia funtsa: 32.700 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.730.000 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 310.400 euro.

Gastuak, guztira: 6.167.200 euro.

Tafallan, 2018ko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1814981