9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urtarrilaren 10ean hartua, atzemandako akatsa zuzentzen duena Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartutako Erabakian. Haren bidez onetsi ziren Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta berariazko deskontuak dituzten bidesariak, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako, bi egun horiek barne.

Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren bidez (2018ko abenduaren 250. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 31koa), Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta berariazko deskontuak dituzten bidesariak onetsi ziren 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako, bi egun horiek barne.

Erabaki horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Atzemandako akatsa zuzentzea Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 26an hartutako Erabakiaren 1.2 atalean. Haren bidez onetsi ziren Nafarroako Autobideko oinarrizko tarifak, oinarrizko bidesariak eta berariazko deskontuak dituzten bidesariak, 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarterako, bi egun horiek barne. Hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“... honako muga hauetatik gora emandako neurriaren arabera:

–L > 20 m.

–H > 4 m.

–W > 3 m.

–M > 60 T.

Oinarrizko bidesaria = TP2 + (TE2-L + TE2-H + TE2-W + TE2-M + TE2-V)

Izanik TP2 = ibilgailu astunen oinarrizko tarifa 2

...”.

Honako hau behar du:

“... honako muga hauetatik gora emandako neurriaren arabera:

–L > 20 m.

–H > 4 m.

–W > 3 m.

–M > 60 T.

eta/edo V < 60 km/h.

Oinarrizko bidesaria = TP2 + (TE2-L + TE2-H + TE2-W + TE2-M + TE2-V)

Izanik TP2 = ibilgailu astunen oinarrizko bidesaria 2

...”.

2. Erabaki hau igortzea Herri Lan Zuzendaritza Nagusira, Nafarroako Gobernuak kontzesiodunean duen Ordezkaritzara eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Autopistas de Navarra SAri jakinaraztea.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 10ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1900496