2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA
Aldaketa, Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Bidausi Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2018ko irailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zaborrak eta hondakinak bildu eta desegiteko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena 2018ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.
Garraldan, 2018ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Juamperez Huarte.
ZABORRAK ETA HONDAKINAK BILDU ETA DESEGITEKO ZERBITZUEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
Tarifen eranskina
Materia organikoa bereizteko kanpainari atxikitako establezimenduak: tasaren %15eko murrizketa.
Iragarkiaren kodea: L1815152