2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIALDEA MANKOMUNITATEA
2019 ekitaldiko karga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Mendialdea Mankomunitateko Batzarrak, 2018ko abenduaren 19an eginiko bilkuran, besteak beste hasiera batean onetsi zuen 2019ko tasak eta prezio publikoak finkatzeko erabakia.
Espedientea, Mankomunitateko Idazkaritzan jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.
Leitzan, 2018ko abenduaren 27an.–Mankomunitateko burua, Unai Loiarte Ansa.
Iragarkiaren kodea: L1816084