9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIALDEA MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendialdea Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arauzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Leitzan, 2018ko abenduaren 27an.–Mendialdea Mankomunitateko Lehendakaria, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1816083