9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Batzar honek, 2018ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egongo da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko atalean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin, 2018ko abenduaren 7an.–Batzarreko burua, Alberto Pablo Lazcano Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1815141