9. ALDIZKARIA - 2019ko urtarrilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2018ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, aipatu espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zizur Nagusian, 2018ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1814982