2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITI
Ediktua
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea (maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera) garatzeko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Toki Entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeko Erregelamenduaren 12.2,a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, aditzera ematen da Nafarroako Administrazio Auzitegian 18-2375 zenbakidun gora jotzeko errekurtsoa tramitatzen ari dela, Lucía Lezaun Archancok aurkeztu baitu Untzitiko Udaleko Osoko Bilkurak 2018ko irailaren 13an hartutako erabakiaren aurka. Aditzera ematen da interesdun oro Auzitegian aurkeztu eta bere interesak defendatu eta alegazioak egiteko aukera izan dezan, betiere errekurtsogilearen nahiei dagokienez.
Untzitin, 2018ko abenduaren 12an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1815135